Respresentantes de Hermanas Hospitalarias Aita Menni y de la Hospitalidad de Lourdes en Gipuzkoa

Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea omendu dugu

Aita Menni Ospitaleak eskertu eta aitortu egin du Lourdeseko Erromesaldia osatzen duten gaixoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen zerbitzura dagoen Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea erakunde publikoak egiten duen lana. Aitortza Arrasateko Aita Menni Ospitaleko ekitaldi aretoan egin da, eta bertara bildu dira pazienteak eta Aita Menniko langileak. Errekonozimendu ekitaldia, halaber, hilaren

San Benito Menni, bihotzez jorratutako historia

San Benito Menni, bihotzez jorratutako historia

Gaur, apirilak 24, egun berezia da gure Komunitate Ospitalario osoarentzat. Gure sortzaile San Benito Menniren festa ospatzen dugu, urtero deitzen, batzen eta hauspotzen gaituena, eta haren bizitza, maitasunaren perfekzioa eta gizatasunaren bikaintasuna ospatzeko aukera berezia da beti. Eta haren historia partekatu nahi dugu beste behin, bihotzez jorratutako historia bat. Gaur,

Egoitz Zabala, durante su intervención en Martorell

Egoitz Zabala: «Gizartea eraldatzeko mobilizatu behar dugu, gaur Benito Mennik egingo lukeen bezala»

Ahizpa Ospitalarioen Martorelleko Sagrat Cor ospitalean eman berri duen hitzaldian, Nortasun Ospitalarioko gure arduradunak Benito Menniren ondareak gaur egun duen garrantzia nabarmendu zuen, pertsona ahulenekin eta Hospitalitatearekin duen konpromisoa azpimarratuz, gizartea eraldatzeko bitarteko gisa. Zabalak mobilizatzeko beharra nabarmendu zuen, pertsona hauskorren ikusezintasuna apurtzeko eta gizartea hobetzeko, gure sortzaile santuaren ereduari

Deustuko Unibertsitateko paraninfoa, hizlarietako birekin eta entzuleekin

Espiritualtasunak zainketetan duen garrantzia eta gizakiaren zaurgarritasunaren aurreko errukia

Euskadik Ahizpa Ospitalarioen arreta espiritual eta erlijiosoaren «Errukiz Zaindu» XVII. Jardunaldia hartu zuen, non gelditzeak eta inguruko guztiari errukiz begiratzen ikasteak duen garrantziari buruzko hausnarketa egin zen. Deustuko Unibertsitateko errektore Juan Jose Etxeberria, Bilboko gotzain Joseba Segura eta Ahizpa Ospitalarioen probintziako kontseilari M. Rosario Iranzo izan ziren topaketa honen hasierako

Jardunaldiko kartel baten irudia

«Errukiz Zaindu» arreta espiritual eta erlijiosoaren XVII. Jardunaldia

Datorren ekainaren 9an, «Pertsonarengan oinarritutako espiritualtasunaren lanketa» izenburuarekin, «Errukiz Zaindu» arreta espiritual eta erlijiosoaren XVII. Jardunaldia egingo da, Deustuko Unibertsitatearen paraninfoan, Bilbon. Ondoren, programa eta izena emateko esteka aurkezten dira, aurrez aurre edo online parte hartzeko.

Sor Nieves Ajona Sanz y sor Juliana Pérez Martín

Mila esker guztiagatik, sor Nieves eta sor Juliana!

Maitasunez agurtu ditugu bi ahizpak; 2023an 89 urte beteko dituzte, eta erretiroa hartu dute, gaixoei hainbat urte eskaini ondoren. Aita Menniko profesionalek, pazienteek eta laguntzaileek haiek gure ospitalean egoteko zortea izan dugu, bertan egin baitute pazienteak eta familiak zaintzeko eta laguntzeko lana, berotasunez eta maitasunez.