Aniversario de Zubi Etxe

Zubi Etxek bere lehen urteurrena ospatu du

Pozik ospatu genuen gazteentzako gure egoitza baliabidearen funtzionamenduaren lehen urtea. Egun handia ospatzeko, ekitaldi programa zabala diseinatu genuen zentroko erabiltzaileekin batera, eta adierazi zuten proiektu horrekin urteak betetzen jarrai dezagula nahi zutela.

Minerva de Cos, Naroa Odriozola, Macarena Aspiunza eta Cristina Iriarte —Aita Meniko Desgaitasun eta AEN arloko profesionalak—, Joaquin Fuentes psikiatrarekin.

Autismoaren Profesionalen Espainiako Elkartearen XX. Biltzar Nazionalean parte hartu dugu

Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen arloko profesionalak elkartu ziren hitzordu garrantzitsu horretan, non ospe handiko hizlariek AENaren inguruko azken aurrerapenak eta eguneraketak partekatu zituzten. ‘Autismoa: erronka komunitarioaren aurrean ‘ izan zen edizio honetan AETAPIk aukeratu zuen leloa.

El diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, con los jóvenes atendidos en Zubi Etxe

Markel Olano: “Komunitatea da buru osasunari heltzeko gakoa”

Gipuzkoako Foru Aldundiak 12 plaza berri ireki ditu osasun mentaleko sarean, buruko osasun arazo larriak dituzten gazteei eta gizarte eta osasun egoera konplexuetan daudenei arreta emateko berariazko baliabide batekin. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Zubi Etxe zentroa bisitatu dute gaur goizean, Donostiako Loiola auzoan

Un joven, encendiendo un cigarrillo

Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa

Bazterkeria sozialaren tasa %42,1ekoa da 16-29 urteko pertsonen artean. Hainbat azterlanek jasotzen dutenez, biztanleria orokorrak baino kontsumo maila txikiagoarekin, desgaitasun intelektuala duten eta substantzia toxikoak kontsumitzen dituzten pertsonek arrisku handiagoa dute nahasmendu bat garatzeko. Gainera, sare sozialen bazterkeriarekiko eta abusuarekiko oso sentibera den biztanleria da. Horregatik azpimarratzen da prebentzioa.

Un grupo de jóvenes con discapacidad intelectual y trastronos del espectro autista, en una sesión formativa

Sexualitatea desgaitasun intelektualean

Desgaitasun Intelektualaren eremuan sexu hezkuntza nahitaezko izan beharko litzateke edozein arrisku mota saihestu ahal izateko. Sexu abusuaren arriskuei buruzko kontzientzia maila txikiagoa duten pertsonak dira eta, horregatik, laguntza jasotzeko behar handiagoa izan dezakete.

Una monitora desarrolla un juego simbólico con un paciente

Jolas sinbolikoa, erabiltzailearen eta profesionalaren arteko lotura afektibo gisa

Jolas sinbolikoa entretenimendu gisa egoera bat birsortzen duen jarduera espontaneo oro da. Ez da ekoizpen lana, lan eraldatzailea baizik; mundua birsortzen saiatzen da, errealitatea berreraikitzen eta interpretatzen du, esanahi pertsonala ematen dio, arreta erabiltzailearengan jartzen du eta profesionalarentzako tresna gisa balio du.