Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen profesionalak eta haien anfitrioiak Bellissens Zentroan

Reusera bidaiatu dugu Bellissens Zentroaren lana ezagutzeko

Desgaitasun Intelektualaren eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateko gure talde terapeutikoak inpresio eta esperientzia truke interesgarri batez gozatu zuen, desgaitasunaren, autismoaren eta osasun mentalaren esparruan aitzindari eta erreferente den baliabide katalan horren instalazioak bisitatu zituen egunean.

El equipo de Aita Menni

Why Not Futbol Torneoan parte hartu dugu

Aita Menni Ospitaleko eta osasun mentaleko beste zentro batzuetako pazienteek berriro jokatu zuten Why Not Fundazioak antolatutako Futbol Torneoa, osasun mentala ikusarazteko eta bizikidetza, errespetua eta antzeko balioak sustatzeko ahaleginean.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Gure psikiatrak prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, munduan kasuak handitzen ari baitira, baita osasun sistemak suizidio arriskua detektatzeko –sarritan ohartzeke pasatzen baita– eta kudeatzeko duen zeregin erabakigarria ere. Horrez gain, gaixotasun mentala nabarmendu du jokabide suizidaren arrisku faktore gisa.

La palabra

Jokabidearen nahasmenduak Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan

Egileak autismoaren espektroko nahasmenduaren (AEN) jokabide nahasmenduak lantzen ditu, haren ezaugarria izanik komunikaziorako eta interakzio sozialerako zailtasunak izatea eta jokabide errepikakorrak eta interes mugatuak agertzea. AEN duten pertsona askok komorbilitateak ere aurkezten dituzte, hala nola antsietatea, depresio gertakariak eta gertakari psikotikoak. Jokabidearen nahasmendu horiek kognizio sozialaren, funtzio exekutiboaren eta erregulazio

Aita Menniko profesionalak, Kongresuaren garapena online jarraituz

Jokabidearen Nahasmenduei buruzko 6. Estatu Kongresuan parte hartu dugu

Jokabidearen nahasmendua duten Desgaitasun Intelektual, Autismoaren Espektroko Nahasmendu eta gaixotasun mentaleko taldeko hainbat profesionalek online parte hartu zuten jokabide nahasmenduei buruzko hurbilketa sozial, profesional eta zientifiko horretan, zeina Bartzelonan egin baita, formatu hibridoan –birtuala eta aurrez aurre–.

Udalak banatutako mahaietan produktuak jartzen

Berriro ere postu bat daukagu Arrasateko 0 km azokan

Pandemiaren ondorioz hiru urtez ezinezkoa izan ondoren, gure pazienteek baratzean landatzen dituzten barazkiak, landare usaintsuak eta paper tailerreko artisau produktuak saltzen dituzte berriro, Udalak hil bakoitzeko hirugarren larunbatean antolatzen duen zuzeneko salmentako tokiko merkatuan.

Elkarretaratzea Arrasateko Aita Menni Ospitaleko patioan, AENari buruzko kontzientziazioaren erakusgarri

Urdinak gara, eta zu?

Gure Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateak, beste unitate batzuekin batera, ekitaldi ugari antolatu ditu apirilaren 2aren inguruan, Autismoaren Kontzientziazio Munduko Egunaren inguruan.

Un sanitario señala una imagen de una tomografía cerebral

Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan

Long covidaren ondorioek sintomatologia zabala hartzen dute, hala nola gabezia kognitiboak –arreta arazoak, informazioaren prozesamendua moteltzea, zailtasun mnesiko eta exekutiboak– eta nahasmendu psikopatologikoak. Azken horiek antsietateari, depresioari eta loaren nahasmenduei egiten diete erreferentzia batez ere. Arnasa hartzeko zailtasunarekin eta disfuntzio kognitiboarekin batera, nekea da gaixotasunaren beste sintomarik ohikoenetako bat. Kalkulatzen