1898-2023. Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak inauguratu zireneko 125 urteak ospatuko ditugu

Ekainaren 1etik aurrera, 125. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira bi erakundeetan, besteak beste, erlijio ekitaldiak, kontzertu bat edo zainketak eta osasun mentala ardatz dituzten topaketa zientifikoak.
Arrasateko Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleen 125. urteurrenaren inaugurazio-ekitaldia
Arrasateko Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleen 125. urteurrenaren inaugurazio-ekitaldia.

1898ko ekainaren 1ean, aita Benito Mennik –1999ko azaroaren 30ean santutzat hartu zuen Joan Pablo II.a aita santuak– Santa Agedako erietxea ireki zuen, eta handik, ondoren, Aita Menni eta San Juan de Dios psikiatrikoak sortu ziren.

2023an, beraz, 125 urte betetzen dira bi ospitaleak ireki zirenetik. Bi erakunde ospitalarioak pozik daude mende bat baino gehiagoren ondoren kokapen berean jarraitzeagatik eta instalazioak lan betean edukitzeagatik, egungo gizarte eta osasun eskariekin bat eginda.

Ibilbide luze hori ospatzeko, hainbat motatako ekitaldiak antolatu dira, bai Arrasaten, bi multzo ospitalarioen egoitzan, bai Donostian eta Eskoriatzan. Inaugurazio ekitalditik hasita, hurrengo lerroetan gure 125. urteurreneko programa oparoaren laburpena ikus dezakegu:

  • Ekainaren 1an, 17: 30etan, Donostiako Miramar jauregian, Santa Ageda osasun etxearen inaugurazioaren 125. urteurrenaren ospakizunen hasierako ekitaldiaPrograma osoa.
  • Ekainaren 2an, 11:00etan, esker oneko meza Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokian. Ospakizuna Juan Maria Olaetxea Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusiak presidituko du, San Joan Jainkoarenaren Ordenako anaia nagusi Amador Fernandez eta beste anaia batzuek ondoan izango dituela.
  • Ekainaren 16an, 20:00etan, Carl Orffen ‘Carmina Burana’ kantataren kontzertu koral handia, Donostiako Kursaal Auditorioan, Alberto Saez Puenteren zuzendaritzapean.

1898-2023. Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak inauguratu zireneko 125 urteak ospatuko ditugu

  • Ekainaren 20an, 10:00etan, osasun mentaleko lankidetza programei buruzko jardunaldia. Lekua: Mondragon Unibertsitatearen egoitza, Dorleta auzoa z.g., Eskoriatza. Programa osoa.
  • Ekainaren 23a, 9:30etan, Arreta psikiatrikoari buruzko jardunaldia, Donostiako Aquariumean. Programa osoa.
  • Urriaren 10an, 14:30, Autozaintza jardunaldia: pazientearen ahalduntzea eta parte hartzea bere osasun mentalean laguntzeko, Mondragon Unibertsitatearen egoitzan, Arrasateko Loramendi kaleko 4an. Programa osoa.

Bai Aita Menni Ospitaleak bai San Juan de Dios Ospitaleak ospakizunetan jende guztiak parte hartzea nahi dute, batez ere, gure obra eta familia ospitalariotik hurbilen dauden pertsonek.