Osasun mentala

2023ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna Aita Menni Ospitalean

Jardunaldian gaixotasun mentalari buruzko hausnarketa bat egin zen, ‘Las mil y una caras de la locura ‘erreportajea ikusi eta eztabaidatuz, eta ondoren futbol partida bizi bat jokatu zen. Arratsaldean, musikaz, dantzaz eta egun esanguratsu honi buruzko adierazpenez betetako karaokea eta, amaitzeko, askari atsegin bat.
Aita Menni ospitaleko karaoke-saioko parte-hartzaileak
Aita Menni ospitaleko karaoke-saioko parte-hartzaileak.

Urriaren 10a ez da edozein egun Aita Menni Ahizpa Ospitalarioentzat, Osasun Mentalaren Munduko Eguna da. Urtero bezala, Gipuzkoan egun berezi hau garatzeko ekitaldietan parte hartu nahi izan dugu, eta Arrasateko Aita Menni Ospitaleko instalazioetan ere ospatu dugu, ‘Autozaintza: gaixoaren ahalduntzea eta parte hartzea osasun mentalean laguntzeko jardunaldiarekin eta artatzen ditugun pertsonek gaixotasun mentalari buruz hausnartzera bideratutako hainbat jardueratan parte hartuz.

Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak Quino Petit eta James Rajotteren ‘Las mil y una caras de la locura’ erreportajea pazienteekin ikusteko eta eztabaidatzeko saioa antolatu zuen. Ikus-entzunezkoak pazienteek beren gaixotasuna kontatuz ematen duten testigantzen bidez ikusarazten du gaixotasun mentala. Sentsazio orokorra da asko gustatu zitzaiela eta oso positiboki baloratu zutela protagonistek beren gaixotasuna nolako normaltasunez tratatzen zuten.

2023ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna Aita Menni Ospitalean

Eguerdiko 12etan futbol partida bat jokatu zen, eta Aita Menniko taldeko kide guztiek parte hartu zuten. Giro aparta izan zen, eta paziente guztiek, jokalariek eta ikusleek aire zabalean emandako goiz batez gozatu zuten, eguraldia lagun.

Osasun mentalaren munduko eguneko jaiak arratsaldean jarraitu zuen, musika asko izan zuen karaokearekin, eta pazienteek “dena eman zuten”. Saioan denbora izan genuen gure pazienteek egun seinalatu horri buruzko iritziak eta sentimenduak adierazteko. “Arratsaldeari azken ukitua emateko, askari txiki bat egin zen, eta oso tarte atsegina izan zen pazienteek eta talde terapeutikoak denok batera gozatzeko; eta listo”, kontatu digu Amaia Bolumburu Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko psikologoak.

2023ko Osasun Mentalaren Munduko Eguna Aita Menni Ospitalean