Adineko pertsona

Abian da Aita Menniren eta Arrasateko Arizmendi Ikastolaren Belaunaldien arteko Programaren 2016-2017 edizioa

Las personas mayores del Centro de Día de Arrasate enseñan canciones a los txikis de la Ikastola Arizmendi

Aurten ere Belaunaldien arteko beste Programa bat prestatu dute Arrasateko Aita Menni Adinekoen Eguneko Zentroak eta Arizmendi Ikastolak, zentroko erabiltzaileak eta Arizmendiko neska-mutilak elkar ezagut daitezen, elkarrekin jarduerak egin ditzaten eta diberti daitezen.

Ekimen honen barruan, Eguneko Zentrora joaten diren adinekoek eta ikastolako adin desberdinetako zenbait ikaslek antolatu diren jardueretan parte hartuko dute. Bi taldeentzat oso onuragarria da, hainbat helburu lortzen direlako:

  • Adinekoen eta neska-mutilen artean elkarrekintza, ezagutzen trukatzea eta errespetua sustatzea.
  • Adinekoen eta neska-mutilen estimulazioa, mugikortasuna eta sormena sustatzea.
    Dibertitzeko eta entretenitzeko eremuak sortzea.

2016-2017 ikasturteko programa

Gabonetako postala
Datak: Azaroaren 23 eta 30, abenduaren 7 eta 14
Tokia: Eguneko Zentroa

5 eta 6 urteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira gure aitona-amonekin eskulan bat egiteko (Gabonetako postala).

Gabonetako abesbatza
Data: abenduaren amaieran
Tokia: Eguneko Zentroa

3 eta 7 urteko arteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira eta Gabonetako zenbait abesti abestuko dituzte gure aitona-amonekin.

Agate Deuna
Data: otsailaren 4
Tokia: Eguneko Zentroa / Garaia Berrikuntza Gunea

4 eta 5 urteko arteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira gure aitona-amonekin abestera. Gero, Garaia Berrikuntza Gunera joango gara han abesteko.

Korrika
Data: Martxoa
Tokia: Eguneko Zentroaren inguruan

4 urteko neska-mutilak Egunero Zentroaren inguruan ibiliko dira eta gure aitona-amonak haien zain izango dira Korrikaren berri ematen duten bi pankartekin. Gero, aitona-amonen txanda izango da, eta zentroaren inguruan ibiliko dira.
Jarduera amaitzeko, aitona-amonek euskararen inguruko hitzaldi laburra emango dute (nola hitz egiten zen lehen…).

Sukaldeko errezeta
Data: Maiatza
Tokia: Eguneko Zentroa

Gure aitona-amonek sukaldeko errezeta bat egingo dute 5 eta 6 urte arteko neska-mutilekin.

Elkarrekin bazkaltzen
Data: Maiatza
Tokia: Arizmendi Ikastola

Aitona-amonak Ikastolara joango dira 1 urte arteko neska-mutilen bazkalorduan haiekin eta andereñoekin egoteko.

Agur-festa
Data: ekainaren 16
Tokia: Arizmendi Ikastola

Gure aitona-amonek abestiak eta bizkotxoak prestatuko dituzte ikastolako neska-mutilekin partekatzeko. Haurrek, bestalde, zenbait dantza eta koreografia prestatuko dituzte agur esateko.