Ahizpa Ospitalarioek nazioarteko Argazki Lehiaketaren II Edizioa antolatu dute

II Concurso Internacional de Fotografía Hermanas Hospitalarias

Ahizpa Ospitalarioen kongregazioak, San Benito Menni eguna dela eta, bigarren urtez jarraian, argazki lehiaketa antolatu du munduko edozein tokitan Kongregazioan parte hartzen duten 18 urtetik gorako pertsonentzat.

Aurtengo leloa da “Elkar zaindu, hospitalitatean”. Argazkiek aukeratutako leloaren esanahia islatzen duten uneak, xehetasunak, keinuak eta jarrerak jaso beharko dituzte. Lanak 2021eko martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira [email protected] helbide elektronikora, esteka honetan eskuragarri dauden eranskinekin batera.

Aurkeztutako argazki bakoitzak behar bezala beteta izan beharko ditu bere eranskinak, baita lanen egilea pertsona bera bada ere.