Kalte zerebrala

“Aita Menni: con ciencia y corazón”, TVEan

TVEko ‘Pueblo de Dios’ programak monografiko bat eskaini dio hartutako kalte zerebralaren Aita Menniko arretari. Emanaldia urriaren 29an izan zen, Iktusaren Munduko Egunean.

Fotograma del programa: un hombre camina sobre una conta de rehabilitación de marcha, frente a una terapeuta de Aita Menni

Iktusaren Munduko Egunarekin batera, joan den urriaren 29an, RTVEk “Aita Menni: con ciencia y corazón” programa emititu zuen. Ia ordu erdiko dokumental monografikoa, Aita Menni Ospitalearen historia kontatuz hasten da, 1898an, Ahizpa Ospitalarioek Arrasaten (Gipuzkoa) ospitale psikiatriko bat ireki zutenean.

Denboran zehar, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak erakundea bere zerbitzuak zabalduz joan da, bateko eta besteko premia sozialei erantzuteko. Hala, duela 30 urte baino zertxobait gehiago, kalte zerebralaren errehabilitazio integraleko Espainiako lehen zerbitzua sortu zuen.

Programak Aita Menniko paziente, senide eta profesionalen testigantzak biltzen ditu, arreta integralak eta humanizazioak zainketetan duten garrantzia agerian uzten dutenak. Programak Aita Mennik ikerketarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa ere nabarmentzen du.