Adineko pertsona

Aita Menni-ko langileek gatazkak kudeatzeko prestakuntza jaso dute

Aita Menni-ko langileak, «Gatazkak kudeatzeko ikastaroa» egin zutenak
Aita Menni-ko langileak, «Gatazkak kudeatzeko ikastaroa» egin zutenak.

Aita Menni egoitzetako eta eguneko zentroetako hogeita sei langilek apirilaren 1ean eta 2an parte hartu zuten gatazkak osasun-zerbitzuetan kudeatzen trebatzeko ikastaroan.

Aita Menni-ren etengabeko prestakuntza-jardueren esparruan, gizarte-langileek, gainbegiraleek eta erizainek gatazka-egoerak kudeatzeko ezagutzak eta trebetasun gehiago lortu dituzte. Gatazka horiek erabiltzaileekin, beraien senideekin edo lankideekin ager daitezke eguneroko jardunean. Ikastaroa Ahizpa Ospitalariak erakundeko Palentziako azpiegituretan egin da. Hiru gai jorratu dira: osasun-ingurunetan ohikoenak diren gatazka-arrazoiak, negoziatzeko eta asertzioz komunikatzeko ariketak eta aurpegi- eta gorputz-hizkuntzan kritika eta analisia menderatzea. Ekimenaren oinarria Aita Menni erakundearen konpromisoa da, ahalik eta kalitate handieneko zerbitzuak eskaintzeko, eta ahalik eta prestakuntza hoberena duten langileak izateko.