Aita Menniko paziente talde bat Covadongara joan da erromes

Hiru eguneko txango zoragarri batez disfrutatu zuten Asturiasko lurretan. Gaixotasun mentala duten 35 lagunek bidaiatu zuten Covadongako Ama Birjinaren Koroatze Kanonikoaren I. Urteurrena ospatzeko, irailean.
Aita Menniko paziente talde bat Covadongara joan da erromes

Covadongako Ama Birjinaren Koroatze Kanonikoaren I. Urteurrenaren ospakizuna zela eta, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko 35 erabiltzailek, hiru ahizpak eta Aita Menniko zazpi laguntzailek hiru eguneko irteera zoragarri batez disfrutatu zuten Asturiasko lurretan barna.

Bidaia Arriondas herrian hasi zen, Sella ibaiaren ertzean; oso ezaguna da turismoagatik, eta Espainiako izokinaren hiriburua delako. Cangas de Onisen erromatar zubi mitikoa bisitatu zuten, zintzilikatutako Garaipenaren Gurutzearekin, eta denda gastronomiko interesgarriekin.

Hurrengo egunean Covadongara hurbildu ziren. Koba Santua izan zen AMOtik joandako taldearen erromesaldirako lekua. Kobazuloan Covadongako Ama Birjina dago, asturiarrek maitekiro “La Santina” esaten ditoena, baita ere Don Pelayoren hilobia ere. Txangoko parte hartzaile guztiek miretsi eta ukitu zuten Covadongako Andra Mariaren mantua, eta, erromes joandako beste batzuekin batera, bertan goizeko 10:00etan egin zen eukaristian parte hartu zuten. Halaber, estilo neorromanikoko basilika ezagutu zuten, Covadongako bertako mendietatik ateratako harri arrosa eta marmolez egina.

Asturiasko kostaldeko Ribadesella, LLanes eta Kantabriako San Vicente de la Barquerara egindako bisitarekin amaitu zen erromesaldia, zeina bosgarren urtez jarraian egin duten Arrasatetik COvadongara gaixotasun mentala izanik Aita Mennin dauden lagunek.