Adineko pertsona

Akarlandako merenderora txangoak

Excursión al merendero de Akarlanda

Uztailean eta abuztuan izan ditugun egun eguzkitsuak aprobetxatuz, Txurdinagabarri Egoitzan hiru txango egin ditugu Akarlandara.

Uztailaren 20an B moduluko 2. solairukoekin joan ginen, uztailaren 22an A moduluko 5. solairukoekin eta abuztuaren 5ean B moduluko 5. solairukoekin.

Plana zen merendero ingurura eguerdian iristea, barbakoa bat prestatzen joatea musika pixka batekin, eta arratsalde bikaina igarotzea, hitz egiten, eguzkia hartzen eta domino eta karta partidaren bat jokatzen.

Hain gustura geunden, ezen batzuek siesta eder bat egiteko aprobetxatu baikenuen!