Ariketa fisikoko programa pilotua erorikoak prebenitzeko

Programaren koordinatzaileak programaren garapenaz duten ikuspegi partekatu zuten saio klinikoan. Erorikoak gutxitu diren baieztatzeko neurketa zorrotza egin ezin izan den arren, parte hartzaile gehienak pozik eta prest daude ariketa fisikoko programetan berriro parte hartzeko.
Ariketa fisikoko programa pilotua erorikoak prebenitzeko

Erorikoak osasun arazo larria dira, eragiten dituzten ondorioengatik: ubeldurak, kontusioak, zauriak, hausturak, etab. 

Aita Menni Ospitalean, bere pazienteen ezaugarriengatik (adinean aurrera, narriadura kognitiboa, arazo psikiatrikoak…), urtero eroriko kopuru handia gertatzen da. Egoera da pazienteen %5ek eroriko horien erdiak nozitzen dituztela. Erorikoen %1-%5ek ospitalera eraman beharra eragiten dute, eta %1-%2k ospitalean sartzea. 

Helburua:arriskua murriztea

Ariketa fisikoko programa pilotua erorikoak prebenitzekoErorikoen kudeaketa zaila da, esku hartze fisikoa behar izaten du, medikazioa berrikusi behar da eta, batzuetan, ingurunean aldaketa egin behar izaten dira. Horrenbestez, gure pazienteak erortzeko arriskua murriztera zuzendutako interbentzio eraginkor oro interesgarria izan daiteke Aita Menni Ospitalearentzat. Indarra, erresistentzia, oreka eta malgutasuna lantzen dituzten trebakuntza programek (osagai anitzeko trebakuntza) erakutsi dute hobekuntza nabarmenak dakartzatela paziente hauskorraren gaitasun funtzionalerako. Horrez gain, Osasunaren beste baldintzetako bat da erorikoak prebenitzeko plan bat egon behar dela.

Erortzeko arriskua murrizteko helburuarekin, 2017an programa pilotu bat abiarazi zen, ‘Ariketa fisikoa erorikoak prebenitzeko’, B Egonaldi Luzeko Arloan garatzeko: Arantzazu 1 eta 2 eta San Joan Jainkoarena unitateak. Eloi Nin doktorea Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista eta Eva Cobos erizaina dira programaren koordinatzaileak, eta saio kliniko batean gainerako profesionalekin partekatu nahi izan zituzten lortutako emaitzen gainean dituzten inpresioak.

Hasierako balorazioa, taldeak osatzea, programa indibidualizatua eta amaierako balorazioa

“Ariketa fisikoa da desgaitasuna geroratzeko esku hartzerik onena”, baieztatu zuen Nin doktoreak. B EKAko 159 pazienteri hainbat balorazio eskala aplikatu eta gero, erabaki zen horietatik 36k parte hartu zezaketela osagai anitzeko ariketa fisikoko programan; bertan, indar, erresistentzia kardiobaskular, oreka eta malgutasunaren inguruko ariketak egiten dira (adibidez, eskailerak igotzea, edo aulkitik pisuarekin jaikitzea, ibiltzeko uhalean ibiltzea, txirrinka estatikoetan pedalei eragitea, aparrezko koltxoi baten gainean ibiltzea, lerro zuzen baten gainean ibiltzea oin bat bestearen atzetik, etab.). 4 paziente talde eratu ziren, eta astean 3 aldiz egin zituzten ariketa fisikoko saioak, 60 minutuz, 4 hilabetetan zehar.

Ariketa fisikoko programa pilotua erorikoak prebenitzekoPrograma martxan jartzeko, lankidetza lerro bat ireki zen EHU/UPVko Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako Graduarekin (IVEF). Praktiketako ikasle batek gidatu zuen jarduera, betiere Nin doktorearen jarraibideei jarraituz, eta ariketak egiten laguntzen zuen erizaintzako laguntzaile baten partaidetzarekin.

Azkenean 17 paziente baliatu ziren programaz. Eta, azterketarik ez dagoen arrean osagai anitzeko ariketa programa bat gaixotasun mentala duten pazienteengan aplikatzeari buruz, paziente horietako batzuek programari atxikitzeko arazoak dituzten arren, eta emaitzen azterketan orekako eskalen balorazioan hobekuntza kuantitatiborik objektibatu ez den arren, oro har pazienteek gogobetetze maila altua erakutsi dute, koordinatzaileek adierazi dutenez. Gainera, aldeko beste puntu asko daude: maila fisikoan bilakaera egokia, B ELAn kirolaren kultura sartu da, paziente gehienek lankidetza eskaini dute, ikaslearekin harreman ona sortu da, IVEFekin dagoen hitzarmenak jarraitu egingo du, ekintza gimnasio nagusian kokatu da, erabilitako materialak…

Oro har, Eva Cobosek azaldu zuenez, pazienteekin egindako hainbat elkarrizketa ikusi eta gero, eta saioaren ondoko solasaldian ikusi zenez, erorikoak gutxitu diren baieztatzeko neurketa zorrotza egin ezin izan den arren, parte hartzaile gehienak pozik eta prest daude ariketa fisikoko programetan berriro parte hartzeko.