Kalte zerebrala

Arizmendiko ikasleek goiz alaitzen gaituzte Musakolan

Arizmendi Ikastolako haurrek Musakola auzoko zentroa bisitatu zuten San Isidro egunean, eta goiza alaitu ziguten beren abestiekin.
Un grupo de niñas y niños canta delante de varias personas sentadas en sillas

Maiatzaren 15a San Isidro eguna izan zen, oso festa seinalatua Musakola auzoan, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroa dagoen tokian. Eguna ospatzeko, Arizmendi Ikastolako ikasle talde batek gure kokapen berrira hurbildu nahi izan zuen, gu bisitatzeko eta abesti batzuk abesteko. Oso tarte hunkigarria eta atsegina izan zen guztiontzat. Ondoren —Leire Zelaia terapeuta okupazionalak kontatzen duenez— ikastolan egiten dituzten gauzak kontatzen aritu zitzaizkigun eta guk barruan egiten ditugun jarduerak kontatu genizkien. Gimnasioa eta gure gainerako instalazioak ere erakutsi genizkien.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak esker ona adierazi nahi dio Arizmendi Ikastolari – harekin  lankidetza akordio aberasgarri bat du aspalditik – eta, bereziki, Musakolako gure zentrora joan zen ikasle taldeari. Gure erabiltzaileentzat oso bisita hunkigarria izan zen.

Eskerrik asko!