Kalte zerebrala

“Karapaixoak” Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan

Arrasateko Aita Menni kalte Zerebraleko Azoka Eguneko Zentroaren erabiltzaileek tradizio kulturalen alde egiten jarraitzen dute. Argazkietan ikus daitekeenez, beren ‘karapaixoak’ egin dituzte.

Arrasateko Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan egindako "karapaixo" batzuk
Arrasateko Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan egindako “karapaixo” batzuk.

Arrasateko Aita Menni Kalte Zerebraleko Azoka Eguneko Zentroaren erabiltzaileek bizitza ospatzen dute egunero. Aita Menniko profesionalen taldearen eskutik, ahal duten jarduera guztietan parte hartzen dute, bai erakusketa batera joanez —duela gutxi Kulturate zentrora joan ziren bezala—, egutegiko jai bakoitza ospatuz edo herri tradizioen ospakizunarekin bat eginez.

Gaur,karapaixoa” osatzen duen opari tradizional hau nola egin duten kontatuko dizuegu. “Karapaixoa” Euskal Herriko eremu batzuetako tradizio kulturala da. Amabitxiek (“karapaixo” neskak edo “karapaixo” emakumeak esaten zaie) oparia egiten diete beren besoetakoei (jaiotzen direnetik ezkontzen diren arte), udaberria ospatzeko. Oparia, “karapaixoa” delakoa, oparotasunarekin eta emankortasunarekin lotzen da, eta hainbat modutan presta daiteke. Arrasaten eta inguruko herrietan, gazia bada, barrenean arrautza eta txorizoa duen ogi moduko bat izan ohi da, baina gozoa ere egin daiteke, batez ere haur txikienentzat. Kasu horretan, normalean, esne opil bat izaten da, txokolatezko arrautza batekin. Gaziak bezala, karapaixo gozoak ere opil txikiak izan daitezke, edo triangeluarrak, hiru arrautzarekin.

Bestela ezin izan eta, Azokan “karapaixoak” egiteko tailer bat antolatu da. Gure erabiltzaileek beren “karapaixoak” prestatu dituzte; oratu, bete eta laberatu dituzte. Argazkietan herri tradizio maitagarri honen emaitza gustagarria ikus dezakegu.

Algunos de los "karapaixos" elaborados en el Centro de Día de Daño cerebral Azoka de Arrasate / Mondragón