Barandiaran Eguneko Zentroa, Durango Irratian
![Barandiaran Eguneko Zentroa, Durango Irratian Espacios comunes en el Centro de Día Joxe Miel Barandiaran de Durango](https://www.aita-menni.org/wp-content/uploads/2021/09/aita-menni-personas-mayores-6699.jpg)
Durangoko (Bizkaia) Joxe Miel Barandiaran Egoitzako psikologo eta koordinatzaile Nora Ibarrari berriki egin diote elkarrizketa Durango Irratian, Egoitzaren Eguneko Zentroaren harira.
Durango Irratiak aldian-aldian saio bereziak ematen ditu Zaindu programa ezagutzera emateko. Programa instituzional hori menpekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familientzako laguntza, orientazio eta arretarako da, eta Durangaldean garatzen da.
Elkarrizketan – zeinetan Zaindu programako koordinatzaile Esther Alonsok ere parte hartu duen-, Aita Menniko psikologoak Eguneko Zentroko helburuak zeintzuk diren azaldu du, gizarteko zer segmenturi zuzendua dagoen -arrazoi fisikoengatik edo narriadura kognitiboagatik menpekotasuna duten 60 urtetik gorako pertsonak-, eta bertan zer jarduera egiten den.
Entzun elkarrizketa osorik: