Adineko pertsona

“Barbiek” panpinen mundura garamatza

Dos residentes de Txurdinagabarri

“Barbie” filma estreinatu berri dela eta, panpina ezaguna izan zen duela gutxi Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan egin genituen hainbat jardueraren haria.

Greta Gerwigen filmean Barbiek panpinen mundua uzten du mundu errealean bizitzeko, eta Egoitzan, ordea, kontrako bidea egin genuen, eta Barbielanden murgildu ginen.

Garai guztietako panpinarik ospetsuenaren historiari buruz hitz egin genuen –50eko hamarkadan sortu zen, eta beti eztabaidak inguratu izan du–, eta eskulan tailerrean ere, garai bateko ebakigarri haiekin jolasten hasi ginen berriro, panpinaren gure bertsio berezia sortzea eta nahi genuen arropa eta orrazkera jartzea ahalbidetzen ziguten haiekin. Gure marko arrosarekin argazkiak atera genituen eta, finean, dibertimendu eta entretenimendu egun batzuk igaro genituen.