Adineko pertsona

Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan

Belaunaldi arteko trukea amaitzeko jaia
Belaunaldi arteko trukea amaitzeko jaia

Joan den astean jai bat egin zen Adinekoen Santiago Egoitzan, Villabonan, sei egoiliarrek eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako hainbat ikaslek egin duten belaunaldi trukea amaitzeko, eta, halaber, esperientziari buruzko argazki erakusketa inauguratu zen, “Bizi historia pertsonalak/errealak” izenburuarekin, belaunaldi desberdinetako bi talderen arteko elkar ezagutza eta ikasketa sustatzeko helburuarekin.

Amaierako topaketan, ikasle parte hartzaileek euren “bizi historiak” eman zizkieten adineko pertsonei, eta beraien ondoan disfrutatu zuten hainbat ekintza jostagarriz, tartean egonik kontzertu bat, bertsoak, dantza eta merienda. Ekitaldira Tolosaldeko TB 28 kanala joan zen, eta elkarrizketak egin zizkien proiektuan parte hartu duten lagunei; horrez gain, herriko Ahiurri aldizkariko berriemailea ere bertan izan zen, Santiago Egoitzako senideekin eta lagunekin batera.

Erakusketa apirilaren 30era arte egongo da zabalik, egunero, 10:30 – 12:30 eta 16:30 – 19:15 ordutegian. Zabalketa GKEaren bitartez, esperientzia zabalduz eta aberastuz joango da, proiektuari izaera interkulturala emanez eta hausnarketa bat sortzen saiatuz gure aitona-amonek gaztetan izan zuten bizimoduari buruz, edo Boliviako komunitate indigenen gaur egungo egoerari buruz; beharbada, aldeak ez direla hain handiak ikusiko dugu.

Zatozte bisitatzera!

 

Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan Belaunaldi trukea amaitzeko jaia adinduentzako Santiago Egoitzan