Osasun mentala

“Zerbait egiten dudala eta polita dela ikusten dut, eta poz handia sentitzen dut”

Iosu Lasari oso gustukoa du marraztea. Egindako ehunka marrazkiek bere unibertso propioa erakusten digute; bere barne-mundu aberatsa erakusten duten fantasiazko irudiak egiteko aukera ematen dioten onirismoa.
“Zerbait egiten dudala eta polita dela ikusten dut

Iosu Beasaingo EPZn marrazten

Beasaingo EPZn ohikoa da marrazteko blok bat ikustea. Hemen, Iosu Lasak, bere arte-zaletasunean denbora ematen jarraitzen du. Baina marrazketa ez da Iosuk landu duen diziplina sortzaile bakarra: poesia idazten hasi zen, bere irudizko mundua islatzeko, eta gaur egun dagoeneko normalean ez badu idazten ere, bi errezitazio lehiaketetan irabazi zuen bere poemekin.  

Iosuk 54 urte ditu eta bi erakusketa egin ditu Zumarragako eta Legazpiko kultur etxeetan. Horrez gain, Donostiako Kutxa Aretoan bi lan erakutsi zituen denboraldi batez. Egia esan, bere marrazkiek oso estilo pertsonala dutela aitortu behar dugu.

Iosu Lasa

Noiz hasi zinen marrazten?

Duela 20 urte, Debako arte eta lanbide-eskola batean hasi nintzen marrazten. Ateratzen zitzaidana marrazten hasi nintzen, gaur egun erabiltzen dudan teknika berdinarekin. Batzuetan badaukat zerbait pentsatuta eta egiten dut, baina normalean trazuak egiten hasten naiz, eta ateratzen zaidana egiten dut.

Iosu Lasa

Zer teknika da hori?

Trazu garbiak egiten ditut rotring batekin, paperean, aurretik zirriborrorik egin gabe, eta ez dut kolorerik erabiltzen. Zuriak eta beltzak kontraste ona ematen dute. Kolorea sartzen hasiko banintz, kontraste hori galduko litzateke.

Iosu Lasa

Arte-adierazpena garrantzitsua al da zure bizitzan?

Noski. Txikitatik arte-zaletasunak izan ditut, eta ez da kasualitatea marraztea. Barrutik landu dudan zerbait da.

Iosu Lasa

Nola deskribatuko zenituzke zure marrazkiak?

Surrealistak dira. Errealitatetik abiatu eta irudimenean amaitzen dute.

Iosu Lasa

Zer adierazten duzu?

Egiten ari naizen unean gertatzen ari zaidana batik bat.

Iosu Lasa

Zer esango zenioke zure marrazkiak lehen aldiz ikusten dituen norbaiti?

Nire irudimenetik ateratzen diren marrazki puruak dira.

Iosu Lasa

Zergatik marrazten duzu?

Poztasuna ekartzen didalako. Zerbait egiten dudala eta polita dela ikusten dut, eta poz handia sentitzen dut.

Iosu Lasa

Aurkeztu ditugun marrazkiak Iosuk urteetan zehar egin dituenetako batzuk baino ez dira. Haietan, giza irudiak ikusten ditugu, Iosuren irudimenarekin unibertso propio batera hurbiltzen gaituztenak. Bere barne-mundu aberatsa erakusten duten fantasiazko irudiak egiteko aukera ematen dioten onirismoa erakusten digute.

Iosu Lasa