Aita Menni III. ‘Elkarrekin gehiago gara’ topaketan parte hartu du

Ahizpa Monserrat Esparzak, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien komunitateko nagusiak, eta Egoitz Zabalak, Pastoraltzako buruak, Aita Menni Ospitaleko ordezkari gisa parte hartu zuten III. Laiko eta Erlijiosoen Topaketan, Madrilen berriki egindako “Elkarrekin gehiago gara” ekimenaren barruan.
Aita Menni III. "Elkarrekin gehiago gara" topaketan parte hartu du

Ahizpa Ospitalarien aldetik 12 pertsonako talde bat joan zen, ahizpa eta laguntzaileak barne hartuta, Espainiako zentro eta komunitate desberdinetatik. Parte-hartzaileei entzutea besterik ez dugu egin behar jardunaldiaren nondik norakoen berri izateko.  Egoitz Zabalak begirada gure sortzailearengan jartzea garrantzitsua dela nabarmendu zuen, eta sortu zen lehen ahizpen taldearen abegikortasunaren eredua gaur egun ere ezarri beharko litzatekeela.

Informazio gehiago