Iosu Lasaren erakusketa, bigarren urtez jarraian Tolosan

Izaki fantastikoak eta irudi antropomorfoak dira egiten dituen marrazkien bereizgarri. Erakusketa honetarako bereziki prestatutako 15 lamina hautatu ziren, zuri-beltzekoak denak, eta 35 euroren truke egon dira salgai. Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroko (EPSZ) zenbait kidek eta profesionalen batek ere eskuratu dituzte laminak.
Iosu Lasaren erakusketa

Iaz bezala, aurten ere, Iosu Lasak berriro jarri zituen urrian bere lan batzuk Tolosako Lanbroa tabernan ikusgai (Nafarroa etorbidea). 

Bigarren erakusketa honetarako bereziki prestatutako 15 lan aukeratu ziren, denak zuri-beltzekoak. Izaki fantastikoak eta irudi antropomorfoak dira oraingoan ere Iosu Lasaren sorta honetako marrazkien bereizgarri. 35 euroan egon dira salgai. Terapeuta okupazionalak eta Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroko kide batzuek ere eskuratu dituzte lamina batzuk. 

Inaugurazioan izan ziren, familiakoez gain, zentroko kide eta profesional batzuk, Iosurentzat hain berezia eta positiboa zen ekitaldi hartan babesa eskaintzeko. Pozez eta urduritasunez betetako ekitaldia izan zen.

Iosu Lasaren erakusketa, bigarren urtez jarraian Tolosan

Marrazketa oso jarduera esanguratsua da Iosu Lasarentzat, bere bizimodu pertsonaleko alderdi garrantzitsua da, eta eguneroko bizimoduko beste alor batzuk lantzeko balio duen tresna ere bai. 

Aurten, tokiko Ataria Irratiak, albistearen berri emateaz gain, interes handia erakutsi du Iosuri elkarrizketa egiteko. Hala, zentroan elkarrizketa begiraleekin eta terapeuta okupazionalarekin prestatu ondoren, urriaren 4an, irratiaren estudioan grabatu zuten, Tolosan.  

Iosu Lasaren erakusketa, bigarren urtez jarraian Tolosan

 Esteka honetan klik eginda entzun daiteke elkarrizketa.

Oso esperientzia ona izan da eta ilusio handia piztu die, bai Iosuri, bai Zentroko gainerako kide eta taldeari ere. Aurrerantz begira jarrita, gure artista hasia da berriro ere marrazkietan kolorea sartzen.  

Iosu Lasaren erakusketa, bigarren urtez jarraian Tolosan