Kontzertu beteko uda Antzaran abesbatzarentzat

02/08/2017

Irungo EPSZko erabiltzaileek osatzen duten abesbatza hiriko hainbat lekutan aritu da. Esperientzia onaren ondoren, dagoeneko entseatzen ari dira, ilusio handiagoz ahal bada, datozen Gabonetan jokaleku berberetan kantatzeko.

Azken asteetan zehar, Irungo EPSZko ‘Antzaran’ abesbatza bi kontzertu ematera gonbidatu zuten, hiriko hainbat zentro eta egoitzatan. Ekitaldietako bi egin dira dagoeneko. Lehenengoa Gibeleta Eguneko Zentroan egin zen, uztailaren 12an, eta bigarrena Mendibilgo Inmaculada Egoitzan, uztailaren 27an.

Errepertorioa denok ezagutzen zituzten abestiz osatuta egon zen. Ahotsei lagunduz Beñardo Lazcanoteguiren biolina eta Leire Intza begiralearen akordeoia entzun ziren, eta eurek bakarrik Pachelbelen kanona ere jo zuten. Giroa oso atsegina eta dibertigarria izan zen bi kontzertuetan, eta mundu guztia oso pozik geratu zen emanaldien ondoren.

Abesbatza osatzen duten lagunei ilusio handia egiten die horrelako emanaldiak emateak; bertan, komunitatearen inklusioa oso garrantzitsua da, eta era berean pozten dira eurak direlako egoiliarren egunerokotasunera jai giroa eramaten dutenak.

Bi ekitaldi on horien esperientziaren ondoren, Gibeleta Eguneko Zentroak zein Mendibilgo Inmaculada Egoitzak berriro eskatu digute bertara itzul gaitezen, datozen Gabonetan, eta, ondorioz, guk jo eta ke eta are ilusio gehiagorekin, ahal bada, jarraituko dugu entseatzen.