Why Not postal txapelketaren irabazlea bertan dugu!

Why Not Fundazioak Maldatxo zentroko Jose Gabarrik diseinatutako postal batekin zorionduko ditu Gabonak
Why Not postal txapelketaren irabazlea bertan dugu!

Maldatxo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaile Jose Gabarrik irabazi du Why Not Gabonetako Postalen 5. Lehiaketaren lehen saria. Bere diseinuak fundazioaren bazkide eta laguntzaile guztiei zorionak emateko balioko du, eta, gainera, berak hamar postal jasoko ditu, berak erabiltzeko.

Sariaren zati gisa, gure artistari neguko arropaz osatutako kit bat eman diote: bota bikain batzuk, galtzerdi on batzuk eta txano bero bat hotz egiten duenerako.

Gure erabiltzaileak eta zentroko gainerako erabiltzaile eta profesionalek oso pozik jaso dute errekonozimendua, eta oso harro agertu dira lehen postua lortu duelako.

Zorionak Jose!!!!!!