Adineko pertsona

Berrio-Otxoa ikastetxeko Belaunaldiarteko “All-Impiadetan”

La Residencia de mayores Txurdinagabarri, en las "All-Impiadas" del colegio Berrio-Otxoa

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako talde batek “All-Impiadetan” parte hartu du, Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxeak antolatuta.

Ikastetxeak hainbat joko antolatu zituen kiroldegian, Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurrek parte hartzeko, gure Egoitzako eta Kirikiño Egoitzako adinekoekin batera taldeak osatuta.

Ekintzak egiteko bizkortasuna, abilitatea eta trebetasun fisikoa behar zen, eta hainbat joko zeuden, esaterako, petanka, uztaiak makiletan sartzea, errelebo lasterketak…

Ekimenaren helburua bikoitza zen: alde batetik, belaunaldi desberdinak elkartzea nahi zen, hainbat belaunaldi eta kolektibo elkartzea, elkarrekin aritzeko eta disfrutatzeko; eta, bestetik, ikasleek zuzenean bizi zezaten nolakoa den desgaitasun edo arazo batekin bizitzea. Horretarako, haurrek begi bat estalita eraman behar zuten, hankak lotuta, edo taka-taka batekin edo aulki gurpildun batean ibili. Taldeetako kideek elkarri laguntzen zioten aulkiari bultzaka edo beste lagun bat besotik heldura eramanez.

Oso goiz dibertigarri eta desberdina igaro genuen, eta, batez ere, ariketa fisikoa egin genuen gogotik!

 

Txurdinagabarri Egoitza, Berri-Otxoa belaunaldiarteko All-Impiadetan Txurdinagabarri Egoitza, Berri-Otxoa belaunaldiarteko All-Impiadetan Txurdinagabarri Egoitza, Berri-Otxoa belaunaldiarteko All-Impiadetan