Adineko pertsona

Bilobek badute jada Jolas Txokoa Txurdinagabarri Egoitzan

El Rincón del Juego en la Residencia geriátrica Txurdinagabarri de Bilbao

Bilboko Adinekoen Txurdinagabarri Egoitzan gure bisitari txikienentzako oso txoko berezia inauguratu berri dugu: Jolas Txokoa.


Txoko horretan, gure bilobek aukera izango dute margotzeko, irakurtzeko, jolasteko eta egoitzan haien aitite eta amamak dituzten beste haur batzuekin harremana egiteko.

Egoiliarrak eta monitoreak arratsalde batez aritu ginen txokoa prestatzen. Borlak, banderolak eta beste apaingarri batzuk egin genituen, kutxak margotu genituen, liburuak, koadernoak eta mahai jokoak antolatu, dena guk nahi bezala utzi arte, eta espero dugu gure bisitari txikiek ere gogoko izatea.

Espero dugu Jolas Txokoa gure bilobek oso gustuko izatea, eta ziur gaude horri esker Egoitzara tarte bat pasatzera etortzea erakargarriagoa izango zaiela.