Personas mayores de la residencia Txurdinagabarri, en la Aste Nagusia de Bilbao

Aste Nagusiko giroaz gozatzen

Urte guztietan bezala denari emanda ospatzen da Bilboko Aste Nagusiaren etorrera Txurdinagabarri Egoitzan. Aste osoan zehar giroaz gozatzeko aukera izan dugu Bilboko kaleetatik, Areatzako txosnetatik zerbait hartuz eta Los Txikis taldearekin bilbainadak abestuz eta dantzatuz.  

Umore Ona Abesbatza, Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan

Umore Ona Abesbatzaren abestiek Txurdinagabarri alaitu dute

Joan den apirilaren 6an Bonaparte Erretiratuen Klubekoa den Umore Ona Abesbatzaren saioaz gozatzeko aukera izan genuen Txurdinagabarriko Egoitzan. Ordubetean hainbat bilbainada eta habanera abestu genituen, eta “Adiós con el corazón” abesten agurtu genuen taldea. Primeran pasatu genuen, beraz, laster bueltatzea espero dugu!