Adineko pertsona

Dantza eta magia Txurdinagabarrin

Dantza Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan

Maiatzean bi jarduera bereziz gozatzeko aukera izan dugu Txurdinagabarriko Egoitzan. Lehenengoa larunbatean izan zen, maiatzaren 14an. Doris Palao Dantza Konpainia etorri zen, eta koreografia berriak estreinatu zituen gurekin. Hainbat musika eta dantzez eta adin guztietako dantzariez gozatzeko aukera izango genuen. Primeran pasatu genuen dantzatzen ikusten.

Bestalde, Bilboko Udalaren “Kultura Barrutik” programaren barruan, aurten, XII. Magiaren Topaketa egin da maiatzean. Topaketa hauetan magiarekin zerikusia duten jarduerak egin daitezke Txurdinaga eta Otxarkoagako auzoetan, beraz, antolatzaileak gurekin jarri ziren harremanetan mago batekin joateko eta gure etxean magiaz gozatzeko aukera izateko. Ostiralean, maiatzak 27, Raúl Camagüey magoa etorri zen gurera “Magia Negra” ikuskizunarekin, eta arratsalde entretenigarri eta oso dibertigarria pasatu genuen.

Dantza eta magia Txurdinagabarrin