Adineko pertsona

Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan

Dantza inklusiboa
Dantza inklusiboa

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen egoitzan dantza inklusiboko tailerra hasi gara sartzen gure jardueren artean. Bertan, adinekoek eta gazteek musika, dantza, ariketa eta poztasunez betetako tarte on bat partekatzen dugu.

Jarduera egiteko, Txurdinagako Txokobide Gizarte Trukeetako Bankuaren laguntza jasotzen dugu. Gizarteratzearen eta boluntariotzaren inguruan lan egiten duen elkartea da, eta era askotako kolektiboekin eta, batez ere, aniztasun funtzionala duten pertsonekin horrelako tailerrak garatzen ditu. Dagoeneko bi egin ditugu egoitzako 2. eta 3. solairuetan (martxoaren 4an eta apirilaren 8an), eta ekainean beste bat egingo dugu.

Saioak zuzentzeaz Txokobideko Estibaliz eta Eriz arduratzen dira, eta haiekin batera izaten dira gazte boluntario batzuk ere. Eurek guztiek, Txurdinagabarriko begiraleekin batera, musikaren erritmoan beroketa ariketa batzuk proposatzen dituzten minutu batzuez. Ondoren, adinekoak animatzen dituzte abesti arrakastatsu eta ezagunenen erritmoan mugitzera eta dantza egitera, eta adinekoen musika zaletasunak zein diren ere jakin nahi izaten dute.

Abestiak bata bestearen ondoren izaten dira entzungai (pasodobleak, saltsa, reggaetona eta Athletic-en ereserkia ere bai) eta adinekoak, pixkanaka, dantzarako pista inprobisatura gerturatzen eta gorputza askatzen joaten dira. Bikoteak eta taldeak osatzen dira eta, haietakoren bat, gainera, beste pertsona baten laguntzarekin gurpildun aulkian mugitzen da pistan. Beste batzuk, aldiz, ez dira pistara ateratzen, baina gainerakoak animatzen aritzen dira.

Amaitzean, denak geratzen dira dantza gehiago egiteko gogoz. Ekainean etorriko dira Estibaliz eta Eriz berriro egoitza musikaz eta dantzaz betetzera.

 

Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzanDantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan Dantza inklusiboa Txurdinagabarri adinekoen egoitzan

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna