Adineko pertsona

Edozein adinetan jolasteneta ikasten

NUestras residentes enseñan el huerto de Txurdinagabarri a Alan

Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldi desberdinek denbora partekatu eta esperientziak trukatu ahal izatea sustatzen dugu, horrek bi taldeak aberasten dituelako.

Horregatik, hainbat ikastetxerekin egiten ditugun belaunaldiarteko jarduerez gain, edozein aukera aprobetxatzen dugu adinekoek gazte jendearekin harremana izan dezaten. 

Oraingoan, eskolara itzuli aurreko azken egunak aprobetxatuz, Alan, gure begiraleetako baten semea, bizi-bizi ibili zen goizean egoiliar talde batekin jolasten eta ekintzetan laguntzen.

Goiko terrazan, Alan bolo erraldoiekin eta piloten arrantzan jolasten aritu zen lagunekin, eta lagunek baratzea zaintzeari buruzko ezagutzak partekatu zituzten harekin, eta mutikoari asko gustatu zitzaion hori.