Adineko pertsona

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguraldi ona aprobetxatuz, otsailaren 5ean, astelehena, Txurdinagabarriko 1. eta 5. solairuetako egoiliar talde bat paseoan irten ginen Etxebarria parkeraino.

Parkean buelta bat ematen eta han dauden makinetan eguzkitan ariketa pixka bat egiten aritu ginen, eta ondoren indarrak berreskuratu genituen aperitibo batekin.