Adineko pertsona

Ehun urtetik gorako beste emakume bat Txurdinagabarri Egoitzan

Nueva centenaria en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarri Egoitzako 4. solairuko egoiliar bat 100 urte baino gehiago dituzten adinekoen taldean sartu zen, hilaren 17an.
Gure Egoitzan ohikoa denez, urtebetetzeko ekintza berezi bat antolatu genuen berarentzat. Begiraleetako batek Agurra dantzatu zuen, lore sorta bat eman genion zentroko talde osoaren izenean, eta, senideez gain, Bizkaiko Diputazioko eta Bilboko Udaleko ordezkari bana etorri ziren, eta horiek ere loreak oparitu zizkioten, eta koadro bat eta figura bat.

Ehun urtetik gorako gure laguna, inguruan 4. solairuko kideak zituela, asko hunkitu zen, eta hainbat aldiz eskerrak eman zituen jasotako arretagatik.

 

Nueva centenaria en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Nueva centenaria en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Nueva centenaria en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Nueva centenaria en la Residencia de mayores Txurdinagabarri