Adineko pertsona

Erregeek opariz bete dute Txurdinagabarri Egoitza

Hiru Errege Magoak, Txurdinagbarriko egoiliar batekin batera

Urtarrilaren 5ean, ostirala, Errege Magoen bisita izan genuen Txurdinagabarri Egoitzan.

Gure zentroan bizi diren pertsona guztientzako opariz betetako orga handi batez kargatuta –markoan jarritako argazki bat eta krema bat—, Meltxor, Gaspar eta Baltasar solairu guztietan ibili ziren, beren paje taldearekin batera. Oraingoan, Alan eta June elkartu ziren taldean, praktiketako bi paje txiki, opariak banatzen ikasten aritu zirenak, eta, lana girotzeko, gabon kantak isurtzen zituen bozgorailua eramateko zeregin garrantzitsua ere bete zuten.