Adineko pertsona

Erreminiszentzia eta Futbol tailerraren 2022-2023 edizioa amaitu da Barandiaran Egoitzan

Hilaren 5ean, Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitzak amaiera eman zion futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren 2022-2023 edizioari, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak antolatuta (FEAFV).
Erreminiszentzia eta Futbol tailerraren 2022-2023 edizioa amaitu da Barandiaran Egoitzan

Azken saioan, “Tzibi” Juaristi tailerraren koordinatzaileak, Juan Maria Zorriqueta FEAFVko presidenteak eta tailerrean parte hartzen duten zentroko langileek oroigarri polit bat eman zieten parte hartu zuten adineko guztiei: Athleticen estadioa bisitatzera joan ziren eguneko talde argazki bat, San Mamesen.

Eguraldi ona aprobetxatuz, saioa aperitibo batekin eta aurtengo tailerreko kide guztien oroimen argazkiekin amaitu zen, Egoitzako patioan.