Adineko pertsona

Futbolean oinarritutako oroimena itzuli da adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzara

Reminiscencia y fútbol en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzak (Bizkaia) Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren beste edizio bat hasi du, Javier Gonzalez eta Imanol Aguiar Athleticeko jokalari ohien presentziarekin.

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioa (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkartea (AFE) izan dira.

Tailerra 12 saiotan garatuko da, astean behin, irailaren 12tik azaroaren 28ra. Bertan narriadura kognitiboko maila desberdinak dituzten adineko pertsona talde batekin lan egingo da, futbolari eta parte hartzaileei beraiei lotutako materialak landuz, hala nola bideoak, argazkiak eta hainbat objektu.

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan egindako inaugurazio saioan, adinduen taldeaz eta senideeez gain, bertan izan ziren Maria eta Leire begiraleak, zentroko zuzendari Jose Antonio Ezquerra, FEAFVeko lehendakari Juan Maria Zorriqueta, tailerren koordinatzaile Andoni Ayarza, eta aipatu Javier González eta Imanol Aguiar.

Egoitzan bertan egingo diren saioez gain, ohikoa denez, beste hiru saio ere egingo dira, taldeak Athletic Klubaren instalazioak bisitatzeko, hau da, San Mames estadioa, Ibaiganeko egoitza soziala eta Lezamako entrenamendu zelaiak.