Adineko pertsona

Gabonetako Azoka Txikiko diru bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankuari eman diogu

Txurdinagabarriko bi bizilagunek txekea eman diete Elikagaien Bankuaren ordezkariei
Txurdinagabarriko bi bizilagunek txekea eman diete Elikagaien Bankuaren ordezkariei.

Joan den hilaren 20an, Bizkaiko Elikagaien Bankuko ordezkarien bisita jaso genuen Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, eta gure Gabonetako Azoka Txikian bildutako zenbatekoa eman genien.

Guztira 288,50 € izan ziren, Elikagaien Bankuak gure lurraldean egiten dituen jardueretan laguntzeko balioko dutenak.

Gure ekarpena jasotzeaz gain, Elikagaien Bankuko ordezkariek hitzaldi bat eman ziguten, eta azaldu ziguten beren jarduera nagusia dohaintzetatik datozen elikagaiak jasotzea dela, batez ere nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetatik datozenak, eta ondoren haiek biltegiratzea eta banaketa antolatzea, premia duten pertsonekin zuzenean lan egiten duten gizarte erakundeei.

Enpresen ekarpen horrez gain, Elikagaien Bankuak partikularren elikagaiak biltzeko kanpainak ere antolatzen ditu. Denok ikusi ditugu boluntarioak supermerkatuetan partikularrek erositako elikagaien dohaintzak jasotzen, eta Egoitzan bilketa horietan parte hartu ohi dugu, bai gure instalazioetan, bai Txurdinagako supermerkaturen batean.

Oso gustura hartu genuen Bizkaiko Elikagaien Bankuak egiten duen lanari buruz gehiago ezagutzea, eta are gehiago jakitea gure ekarpenarekin premia duten beste pertsona batzuei laguntzen ari garela.