Adineko pertsona

Gabonetan kontu kontari Txurdinagabarrin

Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Gabonetako jaiak direla eta, Txurdinagabarri Egoitzan ipuin kontaketako ekintza berezi bat antolatu genuen Belaunaldien arteko Programan parte hartzen duten Berriotxoa ikastetxeko neskekin.

Aurreko asteetan erabiliko genituen materialak prestatzen aritu ginen –ipuinak berak, eta txotxongilo batzuk istorio bakoitza eszenaratzeko–, ipuinak entseatzeaz gain.

Hilaren 11n, arratsaldean, beste egoiliar batzuk, senideak eta Berriotxoako haurrak gonbidatu genituen, haien aurrean ipuinak irakurri eta eszenaratzeko. Gabonetako jantzi eta apaingarriz hornituta, La leyenda de la araña de Navidad, El arbolito de Navidad, Olentzero eta Maridomingi, El mejor regalo de Olentzero eta Los Reyes Magos istorioak kontatu genituen.

Ipuinetik ipuinera, gabon kantak entzun genituen, eta bertaratutako guztiekin batera kantatu genituen.

 

Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri Cuentacuentos navideño en la Residencia de mayores Txurdinagabarri