Adineko pertsona

Gregorio Urionaguenak 101 urte bete ditu Barandiaran Egoitzan

101 años de Gregorio Urionaguena

Gregorio Urionaguena, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako gure aititeetako bat, 101 urte bete ditu. Zorionak!

Hilaren 12an, bere urtebetetze egunean, dekorazio berezia jarri genuen eta gosari bikain bat prestatu genion.

Egoitzara Larraitz eta Peio Caballero anai-arrebak gerturatu ziren, txistularia lehena, dantzaria bigarrena, Gregoriori ohorezko aurresku hunkigarri bat eskaintzeko. Omendua pozarren egon zen.

 

Gregorio Urionguenak 101 urte bete ditu Barandiaran Egoitzan