Adineko pertsona

Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko ikuskizunean

La Residencia de ancianos Txurdinagabarri, en el Museo Guggenheim

Joan den urriaren 11n, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzako talde bat Guggenheim Museoraino hurbildu ginen, bisitatzeko eta “Reflections” ikuskizuna ikusteko.

Emanaldia eta doaneko bisitak museoaren 20. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan zeuden, 1997an inauguratu baitzen.

Iritsi ginenean, Museoan sartu aurretik, kanpoko aldean ibili ginen, eta fatxadari erreparatu genion, Anish Kapoorren bola distiratsuen dorrea, Louise Bourgeoisen armiarma erraldoia eta Jeff Koonsen “Puppy” txakurra. Argazki asko atera genituen obra horien aurrean.

Ondoren, Guggenheimen sartu eta museoan dauden hainbat lan ikusi genituen, behin-behineko erakusketa batez gain. Asko harritu gintuzten Richard Serra eskultore estatubatuarraren altzairuzko pieza handiek, zeinek “Denboraren materia” multzoa osatzen duten, baita Jeff Koonsen tulipanek ere, kanpoko terraza batean.

Barruko ibilbidea egin ondoren, museotik irten eta itsasadarra zeharkatu genuen, Deustuko Unibertsitaterantz, oinezkoentzako zubitik. Beste aldean, zubipean, mugikortasun urritua duten pertsonentzat prestatutako gune bat dago, eta bertan jarri ginen gure aulki gurpildunekin, eta “Reflections” ikusteko prestatu ginen.

Hasi aurretik eraman genituen tortilla ogitartekoei ekin genien, eta berehala hasi zen ikuskizuna: argi eta irudi proiekzio bat zen, pantaila erraldoiarena egiten zuten Guggenheimeko titaniozko hormen kontra.

Proiekzioak museoaren historiaren ibilbide azkar bat egin zuen, hasierako zirriborroetatik gaur egungo errealitateraino, eta erreferentzia asko egin zituzten hartzen dituen eta ospetsu bihurtu diren obrei buruz. Argiak eta koloreek bete zuten espazioa 20 minutuz, eta ikuskizunak Unibertsitateen pasealekua betetzen zuen publikoaren txalo zaparrada eragin zuen.

Eszenaratzea oso polita izan zen, eta gure taldea esperientziara joan ahal izateagatik pozik itzuli zen Egoitzara.

 

Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko ikuskizunean Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko ikuskizunean Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko ikuskizunean Guggenheim Bilbao Museoaren urteurreneko ikuskizunean