Kalte zerebrala

Gure kalte zerebralaren errehabilitazioa, Kepa Junkerari buruzko “Berpiztu” dokumentalean

Donostiako Zinemaldian Kepa Junkerari buruz aurkeztu den dokumentalak artistaren bizitza kontatzen du, iktusaren errehabilitazio prozesua barne, euskadiko Kalte Zerebraleko gure Zerbitzuaren laguntzarekin. Estreinaldian ezin ziren falta filmean parte hartu duten Noemí Álvarez neuropsikologoa, Iban Arrien fisioterapeuta eta Oihana Ramos logopeda.
Gure kalte zerebralaren errehabilitazioa, Kepa Junkerari buruzko "Berpiztu" dokumentalean

“Berpiztu”, Kepa Junkera trikitilariaren bizitzari buruzko ez-fikziozko filma izan zen Donostiako Zinemaldiko protagonista hilaren 21ean, estreinatu zen egunean. Fermin Aiok zuzendutako dokumentalak euskal musikariaren bizitza jasotzen du, eta, hark berariaz nahi zuelako, duela lau urte Ganten egindako bira batean sufritu zuen iktus latzaren ondoren, garuneko lesioaren errehabilitazio prozesua eta izan dituen zailtasunak ere biltzen dira. Iktusaren ondorioek eragina izan dute mugikortasunean, komunikatzeko eta elikatzeko gaitasunean…, baina ez diote eragozten proiektuak izaten jarraitzea; besteak beste, bere ibilbideari buruzko liburu bat idaztea eta estreinatu berri den Berpiztu dokumentala sortzea, zeinean Aita Menni Ospitaleak hasieratik bukaerara protagonismoa hartzen baitu.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuko diziplina anitzeko taldeek, hasieran Arrasaten eta gaur egun arte Bilbon, trikitilariari bizi kalitatea hobetzen eta errealitate berrira autonomia handiagoz egokitzen laguntzen diote. Horregatik, Aita Menniko profesional askok ez zuten estreinaldia galdu nahi izan. Bertan izan ziren, jakina, Noemi Alvarez neuropsikologoa, Oihana Ramos logopeda eta Iban Arrien fisioterapeuta; errodajean parte hartu zuten, Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren lan koordinatuari buruz hitz eginez. Proiekzioaz gozatu zuten, halaber, Olatz Uriarte Kalte Zerebraleko Zerbitzuko koordinatzaileak, Naiara Mimentza neuropsikologoak, Ismene Goiri eta Aitor Billar fisioterapeutek eta Jorge Agirre begiraleak. “Filmarekin hunkitu egin ginen, Kepak barre eta negar eginarazi zigun, zuzendariak nahi zuen bezala eta aurkezpenean kontatu zuen bezala”, esaten dute, pozik, artistaren lesioen errehabilitazioan egindako ekarpenaren inguruan filmean islatzen den emaitza eta modua ikusi ondoren.

Gure kalte zerebralaren errehabilitazioa, Kepa Junkerari buruzko "Berpiztu" dokumentalean

Donostiako Udalak Victoria Eugenia Antzokiko ekitaldia baliatu zuen Kepa Junkeraren familiari 2020an eman zen Adarra Saria entregatzeko. Gipuzkoako hiriburuko alkate Eneko Goiak adierazi zuen berak zuzenean eman nahi ziokeela,, eta, gaineratu zuen sari honekin Kepa Junkerak euskal musikaren berrikuntzari egindako ekarpen handia saritzen dela, eta horregatik, bere “esker ona eta maitasuna” helarazi zizkion artistari. Haren izenean, ama Kontxa Urrazak eta MarenSunne eta Kerman seme-alabek jaso zuten.

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko interesa

Dokumentalak Donostia Zinemaldiaren 70. edizioaren barruan Euskal Zinemaren Irizar Sarian parte hartzen du, eta komunikabideen interesa piztu du Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetan iktusaren errehabilitazioan egiten den lanari buruz. Kalte Zerebraleko Zerbitzuko arduradun  Jose Ignacio Quemada doktoreak Cadena Ser-eko ‘La Ventana Euskadi‘ programan azaldu zuen hori. Elkarrizketa entzun dezakegu esteka honetan, 12. minututik aurrera.

Radio Nacionaleko ‘Por tres razones’ irratsaioak ere ‘Berpiztu’ filmari eskaini dio tartea. Mamen Asenciok Fermin Aio zuzendaria eta Garazi Velasco zuzendari laguntzailea elkarrizketatu ditu. Irratsaioa amaitu baino 13 minutu lehenago, Quemada doktoreak ere hitz egiten du.