Adineko pertsona

Hainbat eukaristia ospatu ditugu aurten gure zentroetan hil diren lagunen alde

Aita Menni Ospitaleak, eta Jose Miel Barandiaran eta Txurdinagabarri egoitzek, eukaristiak izan zituzten urtean hil diren lagunen alde.

Aurreko urteetan bezala, Arrasateko Aita Menni Ospitaleak eta Durangoko Jose Miel Barandiaran egoitzak eukaristia bat izan zuten abenduaren azaroaren 3an, urtean hil diren lagunen alde, 33 eta 32, hurrenez hurren. Bilboko Txurdinagabarri Egoitzak berriz, hildako 60 erabiltzaileak izan zituen gogoan azaroaren 9an.

Eukaristiaren bidez gure zentroetako familiak eta laguntzaileak elkartu ahal izan ziren.  Oso egun berezia izan zen, oso hunkigarria, eta gure egoiliarrek egindako bihotzekin izan genituen presente hildako bakoitza. Asko hunkitu ginen pasadizoak gogoratuz, poztasunak… Esker ona nagusitu zen hain bereziak izan ziren eta beti izango diren bizitza horien alde.

“Topaketa garrantzitsua da guretzat ere, gure bizitzen parte zaretelako, haiek eta zuek (senideei begira) gure familiako kideak zaretelako”, esan zien Egoitz Zabala Pastoraleko arduradunak. Eukaristia amaituta, senide batzuk hunkituta hurbildu zitzaizkigun oroit ekitaldiagatik eskerrak emateko, baita senideak gurean izan zirenean jasotako adeitasunagatik ere.

Hainbat eukaristia ospatu ditugu aurten gure zentroetan hil diren lagunen alde