Adineko pertsona

Halloween astea

Halloween astea

Urriaren 31n Halloween ospatzen da herrialde askotan, Santu Guztien bezpera, eta gai hori aukeratu genuen urriko azken asteko ekintzetarako Txurdinagabarri Egoitzan.

Kalabaza da Halloweenen osagai nagusietako bat, eta, beraz, gure sukaldaritza tailerrean ere protagonista egin genuen, eta kalabaza piruleta goxoak egin genituen.

Gaiari buruzko zinema saio bat ere izan genuen, eta “Coco” animaziozko filma proiektatu genuen: Mexikoko Hildakoen Egunean girotutako filma da, musikari izan nahi duen haur baten istorioa kontatzen duena, eta, abentura asko tarteko, bere arbaso hilak ezagutzen dituena.

Eskulanetarako denbora mamuak, kalabazak, jengibrezko panpinak eta beldurrari lotutako beste apaingarri batzuk eta mozorrotzeko osagarriak egiteko erabili genuen.

Urriaren 28an bi mozorro festa antolatu genituen, bata terrazan, 1., 3. eta 4. solairuetarako, eta bestea erabilera anitzeko gelan, 2. eta 5. solairuetarako.

 

Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri Halloween en la Residencia de la tercera edad Txurdinagabarri