Kalte zerebrala

“Hemendik ateratzeko, zeuk egin behar duzu ahalegina. Arriskuan zaude une oro, eta amore ematen baduzu, porrot egingo duzu”

Julio Salazarrek izan zuen harrapaketa larritik Arrasateko Aita Menni ospitalean alta jaso zuen arteko bere bizipena partekatu nahi du, bera bezala garuneko kaltearen errehabilitazio prozesuan une ilunetatik igaro behar duten pertsonei laguntzeko. Eserialdi batean idatzi zuen ‘Historia de una aventura vital’ liburuan oinarrituta, zenbait mezu azpimarratu nahi ditu: 1) Ez da pazientzia galdu behar, nahiz eta zailtasunez betetako prozesua izan. 2) Antsietatea gainditu behar da. 3) Denok dugun indar hori bilatu eta aurkitu behar da, aurrera egiteko.
"Hemendik ateratzeko, zeuk egin behar duzu ahalegina. Arriskuan zaude une oro, eta amore ematen baduzu, porrot egingo duzu"

Julio Salazarrek izan zuen harrapaketa larritik Arrasateko Aita Menni ospitalean alta jaso zuen arteko bere bizipena partekatu nahi du, bera bezala garuneko kaltearen errehabilitazio prozesuan une ilunetatik igaro behar duten pertsonei laguntzeko. Eserialdi batean idatzi zuen ‘Historia de una aventura vital’ liburuan oinarrituta, zenbait mezu azpimarratu nahi ditu: 1) Ez da pazientzia galdu behar, nahiz eta zailtasunez betetako prozesua izan. 2) Antsietatea gainditu behar da. 3) Denok dugun indar hori bilatu eta aurkitu behar da, aurrera egiteko. Azken puntu horri dagokionez, bere ingeniari buruak argi dauka funtsezkoa dela norberari lagun diezaioketen faktoreak zein diren identifikatzea eta, horregatik, ez da ahazten familiak eta lagunek erakutsi dioten babesa eskertzeaz. “Ezkortasunari irabazten uzten badiozu, galduta zaude. Amore ematen baduzu, zeure bizitza eta maite zaituzten pertsonena ozpintzen amaituko duzu. Aitzitik, ekarpenen bat egin, eta besteei lagunduz gero, ondo sentitzen zara; ondorio positiboak ditu, argi eta garbi, eta suspertzean ere baliagarria da”, adierazi du.

Otsailaren 27a, larunbata. Egun horretan hasi zen dena. 2021eko 8. astea zen.

 width=

Lehen asteak

Zebra bide batean nengoela, autobus batek harrapatu ninduen. Autobusa 50 km/h-ko abiaduran zihoan.

Gurutzetako Ospitalera eraman ninduten anbulantzian, garezurreko traumatismo handi batekin eta zauri handi batzuekin (saihets hezurren haustura, etab.). Gurutzetan geratu behar izan nuen:

  • Lau aste zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU): sedatuta, intubatuta eta hainbat patologiarekin (infekzioak, pneumoniak, etab.)
  • Hiru aste Neurokirurgiako plantan
  • Elikadura parenterala eta nasogastrikoa
  • Aita Mennira eraman ninduten anbulantzian, 2021eko 15. astean (apirilaren 15a, osteguna).

Nire kontzientziaren egoera lehen aste horietan

Nire garunak ez zuen funtzionatzen aldi horretan. Soil-soilik oinarrizko funtzioak, baina ez kontzientzia, adimena edo memoria. Antza, Gurutzetako mediku taldeari eta nire familiari erantzun laburrak ematen nizkien, baina ez nintzen ezertaz jabetzen, eta ez dut ezer gogoratzen han gertatu zenaz eta Gurutzetako ospitaleko egonaldiaz. Era berean, ez dut gogoratzen Aita Mennira eraman nindutenekorik, ezta autobusaren hasierako kolpeaz ere.

Lehen astea Aita Mennin

Ez dut ezertxo ere gogoratzen. Aita Menniko pertsonek egindako komentarioengatik jakin badakit une zailak izan zirela, baina nik ez dut inolako kontzientziarik identifikatu. Aita Mennin egon arren, nire fase ilunean jarraitu nuen (elikadurarekin arazoak, zentroko langileek adierazitako jarraibideak ezin ulertu eta jarraitu…). Xehetasun horien guztien berri gerora jakin nuen; izan ere, lehenengo 3 edo 4 egunetan (ez naiz gai datu hori gehiago zehazteko) nire garunak oraindik ez zuen behar bezala prozesatzen informaziorik. Aita Menniko hasierako fase horretaz ez dut, oraindik ere, ezer gogoratzen.

 width=

Nire burmuina aktibatu egin zen. Iritsi zen eguna

Ez dut ulertzen nola gertatu zen, baina egun batean gertatu zitzaidana deskribatzeko gai naiz:

Esnatu egin nintzen, eta Aita Menniko nire ohetik nire garuna seinaleak prozesatzen hasi zen: ingurunea (nire gela), nire gorputza (oraindik ohean nengoen, erorikoak edo komeni ez diren mugimenduak saihesteko segurtasun sistemekin) eta pertsona gisa nire ezaugarri nagusiak identifikatzen hasi nintzen. Nahaste handia neukan, eta horrek izugarrizko antsietatea eragin zidan; izan ere, une hartan kontzientzia pixka bat berreskuratu arren —gaur egun oso ondo oroitzen dut une hura—, ez nuen ulertzen non nengoen, zergatik nengoen han, nork eraman ninduen hara, eta ez nintzen gai xehetasun horietako bat ere zuzen interpretatzeko.

Hala ere, lehen aldiz gertatu zitzaidan zerbaiten jakitun izatearena: nire adimenak funtzionatzen zuen, nire oroimenak ere bai, Aita Menniko langileak ezagutzen nituen, eta nire errealitatearen berri jakin nuen (artean, gauza batzuk baino ez). Banekien nor nintzen eta banekien zer egiten nuen bizitzan (familia, lana, lagunak, hizkuntzak…). Jantokira gosaltzera joan nintzenean, zur eta lur geratu nintzen, beste errealitate bat aurkitu bainuen: gaixotasunak kaltetutako pertsonak, eta pertsona batzuek zaindu egiten zituzten, gogo bikainez zaindu ere. Nire burmuinak lanean bezala pentsarazten zidan: “Ondo nago; ahul nago, baina ez nago lesionatuta eta aulki batean joan gabe ibil naiteke; dena den, ez dut hemen daudenetatik inor ezagutzen. Zer ari da gertatzen?”.

Oraindik borrokatu beharra daukat!!!!

Ez nengoen lasai, antsietatea sentitzen nuen, lo gutxi egiten nuen, goizeko 04:00ak-05:00ak arte gehienez. Nire oheari eusteko arnesak gerrialdea hondatzen zidan, eta bizkarreko mina neukan. Etengabe aritzen nintzen pentsatzen, baina ez nuen lortzen nire antsietatea gainditzea. Gauetan ere negar mingotsa egiten nuen, buruan izaten nituen pentsamendu txarrenekin, eta ezagutzen nituen pertsona guztiak egiten nituen nire egoeraren erantzule, baita nire emaztea ere (pentsa, zer-nolako astakeria!), zeinari nire konfiantza ere ukatu nion, Aita Mennitik berehala atera nahian. Egoera itogarria zen, eta iruditzen zitzaidan inork −ez ospitaleko langileek, ezta nire nire familiak ere− ez zidatela ematen gertatzen ari zitzaidana ulertzeko behar nuen informazioa. Etxetik alde egitea ere pentsatu nuen. Unerik ilunenak izan ziren.

8-10 egun haiek oso gogorrak izan ziren. Nire sistema zerebral/neuronala (ez dakit bietako zein zen) ordurako ondo zebilen. Hala ere, antsietatea eta informazio zehatzik eza zirela tarteko, egoera normaletan inoiz bururatuko ez zitzaizkidan gauzak planteatzen nizkion emazteari. Baina hura ez zen egoera normal bat. Aipatzen zidaten guztia ukatzen nuen, eta ez nuen ia ezer gogoratzen: autobusaren harrapaketa bera, zortzi saihets hezurren haustura (Aita Mennira iritsi aurretik erabat sendatuta zeudenak) edo Gurutzetako ospitaletik igaro izana. Neure buruari galdetzen nion ea zortzi astez ezer gogoratu gabe egotea (eta ezer esaten dudanean, horixe esan nahi dut: 0,0) egoera ezin hobea ote den heriotza bati aurre egiteko. Eta uste dut ez nintzela horretaz ere jabetuko. Baina Aita Mennin nengoen, eta handik ateratzea besterik ez nuen nahi, nire bizitzaren kontrola eta gobernua berreskuratzeko.

Aldatu beharra neukan

Nire gogoa minimoetara iritsi zen. Erakundeari Aita Menni zentroarekin neukan deserosotasuna jakinarazi nion; batez ere nire ohea, lo falta eta nire egoera ahalik eta xehetasun handienean ulertzen lagunduko zidan eta zientziak eman dezakeen informazio nahikorik eza.

Oroitzen naiz pixka bat nire familiak egin zidan lehen bisitaz, baina xehetasun handirik gabe. Uste dut oraindik ez nengoela prest.

Emaztearen eta lagunen telefono dei batzuk jaso nituen; benetako lagunak, bidean inoiz uzten ez zaituztenak. Deiren batek lagundu egin zidan, baina beste batzuk porrot hutsa izan ziren, nire antsietate maila zela tarteko. Une hartan, gauzak aldatzea erabaki nuen.

Nire ateak ireki nituen

Artean, oheari lotuta nengoen. Onargarria ote zen galdetu nuen, baina segurtasun arauak direla erantzun zidaten. Ez nengoen batere ados eta erabaki nuen ohearen baldintzak aldatu behar nituela, lo egin ahal izateko. Ohearen beraren agintearekin beste inklinazio bat bilatu nahi nuen: buruari eusten dion eta gerriraino doan elementua pixka bat altxatu, gerritik belaunetara eusten duen elementuaren goratzea aldatu, eta, azkenik, hirugarren zatiaren norabidea aldatu (belaunetatik oinetara). Lehen aldiz, kontziente izanik, lo egin nuen, eta egunsentian esnatu nintzen (horixe baita ohikoa nigan). Sentsazio ederra zen. Ahul samar jarraitzen nuen, baina atseden hartuta. Nire antsietatea pixka bat jaitsi zen.

Enplegaturen batekin eta baita paziente batzuekin ere argi eta garbi komunikatzen hasi nintzen. Kontaktuak errespetuzkoak izaten ziren, baina agian ez beti positiboak. Nire irudipena zen ez gintuztela behar bezala trebatzen, nirea bezalako egoera bati aurre egiteko. Beharbada, pazienteak kontzientziaren lehen fasea erakusten duenean egin beharko litzateke hori, hau da, ingurunearen eta bere buruaren, adimenaren eta memoriaren ezagutza erakusten duenean. Uste dut sistemak gabezia larria duela alderdi horretan; izan ere, zentroko taldeak zailtasunak izaten ditu pazientearen benetako kontzientziaren egoera argi eta garbi identifikatzeko, aurreko paragrafoetan deskribatu dudan bezala. Gogoan dut zentroko langileekin hitz egin nuela.

Ni baino askoz gazteagoa den pertsona batek, Gasteizkoa bera, oso ideia onak, sinpleak baina eraginkorrak transmititu zizkidan: “Suspertu, eta hemendik aterako gara. Egunero borrokatu behar da, eta lan egin. Ez da sekula galdu behar zureenganako konfiantza. Errehabilitaziorako fisio zentroa da gure funtsezko aukera. Logopedek, fisioterapeutek, erizainek, medikuek, denek lagunduko digute. Nola edo hala animatu beharra dago”. Izugarri harritu ninduen haren baikortasunak.

Pertsona haren ideiek lagundu egin zidaten. Loak ere lagundu egin zidan. Eta familiaren hurrengo bisitak ere oso lagungarriak izan zitzaizkidan. Zentroko langileen laguntza ere sentitzen hasi nintzen. Zoragarriak ziren. Nire antsietate maila jaisten hasi zen, eta nire familiarekin eta lagunekin izandako komunikazioak nabarmen hobetu ziren.

Argi eta garbi hasi nintzen jendearekin harremanetan. Gogoan dut Nigeriako pertsona gazte samar bat. Elkarrizketa bikainak izan genituen bere herrialdeari buruz, Lagosi buruz, kolonialismo ingelesari buruz eta bere herrialdean izan zituen ondorioei buruz, eredu ekonomikoei buruz eta baita gauza gehiagori buruz ere. Laster atera zen Aita Mennitik, uste dut nahiko sendatuta zegoela. Nire telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eman nizkion. Afrikar sustraiak dituen beste pertsona batekin ere harreman ona egin nuen: Ghanan jaioa, Kalifornian hazia eta, azkenean, Euskadin integratua. Une onak bizi izan genituen. Jakin nuen ingelesez ederki hitz egin izan nuela azken 40 urteetan. Nire lanbidean egiten nituen lanen xehetasunak ere gogoratu nituen: ezagutzarako eta zientziarako nuen grina. Izan ere, Internet bidez artikuluak bilatzen hasi nintzen Aita Menniko ordenagailuetan, nire inguruko pertsonen lesioen kausa posibleak ulertzen saiatzeko: iktusa, hemiparesia, ikerketak… Gogoan nuen, halaber, istripua gertatu aurretik, 2021eko urtarrilean, bioteknologiako gaiak irakurtzen ari nintzela, Astronomia eta Astrofisika Masterra aspaldi amaitua nuela, eta ingeniaritza aurreratuko 35 urteko esperientziari buruzko xehetasun guztiak ere gogora etorri zitzaizkidan. Ez nuen ezkutatzen, ordea, Aita Menniko beste jarduera batzuekiko nuen interes falta (horiei jolas deituko nieke). Hala, denak egin zuen hobera. Nire aldartea ona zen, nire familiaren bisitak zoragarriak, baita lagunekin telefonoz egindako elkarrizketak ere, alegia, nire emazteak gure betiko lagunei eskatuta egindakoak. Nire arazoa ulertzen zuten, eta proposatzen hasitako gauzetan arrazoiari eustera bideratzen ninduten.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Julio, Jon semearekin, Arrasateko Aita Menni Ospitalearen inguruan paseatzen

Beste pertsona batzuengana hurbiltzen hasi nintzen. Han lan egiten zuen jendeak egunero harritzen ninduen. Gauza orokorra zen hura, miresgarriak baitziren. Beste pertsona batzuekin ere harremanetan hasi nintzen. Kasu batzuetan haien arazoak nirea baino larriagoak ziren. Hori da behintzat nik pentsatzen nuena. Maiatzaren hasierarako, dagoeneko oinez nenbilen, eraikinaren barruan eta kanpoan (ibilaldi zoragarriak emaztearekin, hark argazkilari lanak egiten zituela, baita semearekin eta anaiarekin ere, zeintzuk nire aulkiaren zaintzaile aritzen ziren, nik pixkanaka alboan uzten nuenean, nire hobekuntzaren seinale), lasterka aritzen nintzen gimnasioko zintan, eta fisioterapeuten gidaritzapean diziplinari jarraitzen nion. Faltan botatzen nuen Danimarkan zegoen alaba, baina harekin ere hitz egiten nuen. Horrek indar handia ematen zidan.

Gogoan dut 96 kg-ko atleta nintzela autobusak ia 50 kilometro orduko abiaduran harrapatu ninduenean. 15 kilo inguru galdu nituen ospitale garaian, batez ere muskulu masa. Oraindik ahul samar nengoen, baina gauzak egin nitzakeen, baita lagundu ere. Noizbehinka norbait bere aulkian jaisten ere hasi nintzen jantokitik errehabilitazio zentrora, korridore luzean zehar eta igogailua erabiliz. Gogoratzen naiz egin nuen lehen aldiaz. Laguntzaileak lasaitu nituen, dena kontrolpean nuela esanez (ez naiz alferrik bilbotarra!). Dena den, haietako baten zain egon nintzen, gurekin etor zedin. Dena oso ondo joan zen. Beste egun batean, gelatik jangelara laguntzaileetako baten atzetik nindoala, bainugeletako baten sarreran hezegune bat zapaldu, eta lurrera erori zen hura. Lurretik altxatzen lagundu nion, eta zorionez ez zuen minik hartu. Garrantzirik gabeko kolpe txiki bat baino ez. Baina ni, egunetik egunera, hobeto sentitzen hasia nintzen. Patata tortilla bat egiten ere utzi zidaten, baina ezin izan nuen inorekin partekatu Covid-19aren arriskuengatik.

Bestalde, Aita Mennin lan egiten zuten pertsonei jakinarazi nien nire gelakideak kezkatzen ninduela, ametsetan apnea izatearen sintoma argia zuelako. Oso begi bistakoa zen, egia esan. Espero dut gainditu izana.

Irteteko eguna

Ekainaren 8an, Arrasateko Aita Mennitik Bilboko instalazioetara joan nintzen, errehabilitazioarekin jarraitzeko. Egaña kalean dago, nire etxetik oso gertu. Oraindik badut aurpegiko paralisiaren ondorioren bat, ez oso garrantzitsua, baina arreta merezi duena. Gainerakoan, oso ondo nago.

Pertsona hunkigarria naiz, istripua izan aurretik nintzen baino gehiago. Pertsonekin askoz ere sentikorragoa ere banaiz. Kontua ez da lehen ez nintzela, baina gogorragoa nintzen, zorrotzagoa neure buruarekin, familia bizitzan, lanean; batzuetan, beste pertsona batzuk estresatzera ere iristen nintzen, neure buruari ezartzen nion zorroztasun horrengatik.

Uste dut Julio Salazarren formatu berria, 2.0 bertsioa, aurrekoa bezain ona dela, baina apur bat desberdina aipatutako xehetasunetan.

Une hartan, etxera joateko gogoa nuen, baina pena eta tristura pixka bat ematen zidan, azken hiru asteak orokorrean oso onak izan zirelako, eta jende bikaina uztera nindoalako Aita Mennin, oraindik beren osasunaren alde borrokatuz batzuk, eta lagunduz, beste batzuk. Nire sentiberatasuna maila gorenean zegoen, baina ondo! Etxean sartzea zoragarria izan zen guztiontzat!

 width=

Nire bizitza normaltzen hasia zen, aurretik ezezaguna nuen errealitatea onartu ondoren. Nire familia pozik dago, eta ni ere bai, une gogorra, oso gogorra, gainditu ondoren.

Hau izan da nire historia eta hauek dira nire ondorioak:

Pertsonak zaindu behar ditugu, fisika eta zientzia ulertu, eta teknologia garatu eta aplikatu, ulertzeko eta garatzeko gai garen mugetaraino. Konplexua da, baina egungo gizarte, ekonomia eta enpresa ereduak ere berrikusi behar ditugu, gure planetan gure gizartearen iraunkortasuna bermatzeko.

Julio Salazar