Kalte zerebrala

HKZren arreta Aita Mennin 2021an

155 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 598 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 25.000 kontsulta/saio baino gehiago egin genituen… Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2021ko Memoriak Euskadiko zentroetan hartutako kalte zerebralari emandako arreta kontatzen du zifratan.
HKZren arreta Aita Mennin 2021an

Aita Menni Ospitaleko Ospitaleratze Unitateak, eta aurrerago Euskadiko arreta anbulatorioko zentroak eta eguneko zentroak izan ziren gaur egun Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sare moduan ezagutzen dugunaren ernamuina. 30 urteren buruan, Meni Sareak hazten jarraitzen du, eta urtero arreta ematen duen erkidego Autonomo bakoitzeko asistentziaren balantzea egiten du.

Goiko grafikoan ikus daitekeenez, Euskadin, Ahizpa Ospitalarien erakundeak Kalte Zerebraleko zerbitzu zabal bat eta hainbat dispositibo ditu:

  • Ospitaleratze Unitatea Arrasaten (Gipuzkoa), 36 oherekin.
  • Errehabilitazio Unitateak Arrasate, Donostia eta Bilbon.
  • Haurren Errehabilitazio Unitatea, garapen psikomotorrean nahasmendua, garuneko paralisia, hartutako kalte zerebrala edo prozesu onkologikoen edo tratamenduen ondoriozko sekuelak dituzten haurrentzat ( Egaña kalea, 10, Bilbo).
  • Eguneko zentroak Arrasaten eta Donostian, Foru Aldundiarekin elkarlanean kudeatuak.
  • Unitate Polibalentea Arrasateko Ospitalean, diziplina askotako asistentzia emateko menpekotasun egoera behin-behinekoan zein iraunkorrean dauden pertsonei. Unitate horren sarreren zati handi bat garuneko lesioen ondorioz menpekotasun handia eta zaintzeko arazo konplexuak dituzten pertsonei dagokie.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Tratamendu espezifikoa eta pertsonalizatua

2021an 155 lagun artatu genituen Arrasateko gure Ospitaleratze Unitatean, zeinak 36 ohe baititu. Urte horretan bertan 130 ospitaleratze eta 123 alta erregistratu ziren, eta 10.563 egonaldi, paziente bakoitzak batez beste 89 egun eman zituelarik. 598 lagun artatu genituen gure unitate anbulatorioetan, eta 25.409 kontsulta/saio egin ziren horietan; 90 haurrek jaso zuten tratamendua, eta 4.368 kontsulta/saio egin ziren, gure Haurren Errehabilitazio Unitatean. Donostia eta Arrasateko HKZko eguneko zentroek, guztira 56 toki dutelarik, 60 erabiltzaileri eman zieten arreta, eta 13.737 kontsulta/saio egin zitzaizkien.

Logopedia, errehabilitazio fisiko, terapia okupazional, neuropsikologia eta eguneroko bizitzako jardueren programa terapeutikoek – Ospitaleratze Unitatean zein Unitate Anbulatorioetan egiten dira – plataforma teknologikoak dituzte, terapeutarentzako zein pazientearentzako informazio baliotsua jasotzen dutenak, eta balio dute bai balorazioa egiteko (hasierakoa eta tratamenduaren erantzunari buruzkoa) bai programa terapeutikoen beraien garapenerako.

Nabarmentzekoa da goiko adarra errehabilitatzeko programa, modu espezifiko eta mailakatuan lantzen duena goiko adarren berreziketa, defizit handieneko eta funtzionalitaterik gabeko hasierako uneetatik amaierako etapetaraino, zeinetan azkartasuna, mugimendu zehatzak eta/edo manipulazio lanetarako entrenamendu berezia behar baitira.