Arreta soziosanitarioa

Idília Maria Moreira G. Carneiro, Ahizpa Ospitalarioen nagusi orokor berria

NAGUSI OROKOR BERRIA DUGU! Poz handiz partekatzen dugu zuekin Espiritu Santuak adoretutako batzar kapitularrak Jesusen Bihotzaren Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioko nagusi orokor berria aukeratu duela: ahizpa Idília Maria Moreira G. Carneiro. Kontseilari berriak ere aukeratu ditu.
Idília Maria Moreira G. Carneiro, Ahizpa Ospitalarioen nagusi orokor berria

Ahizpa Mozambiken jaio zen, 1966an. 1984an sartu zen Kongregazioan. Gizarte Lanean lizentziaduna da Lisboako Gizarte eta Politika Zientzien Goi Institutuan (1988– 1993). Espiritualtasunari eta Osasunaren Etikari buruzko masterra du (1997 – 2000), eta Giza Baliabideen Kudeaketari buruzko graduondokoa (2004)

Bere esperientzia ospitalarioa misio ospitalarioaren kudeaketan eta laguntzan eta Probintziaren eta Komunitateen animazioan garatu da.

Bere alde otoitz egitera animatzen zaituztegu!

Superiora y Consejeras del Gobierno General de Hermanas Hospitalarias

Hauek dira Sor Idiiliari Kontseilu Nagusian lagunduko dioten kontseilari berriak:

Horrez gain, ahizpa Anabela Carneirori gure eskerrik onena eman nahi diogu, Kongregazioari eta Familia ospitalarioari 12 urtez eskainitako zerbitzuagatik. Eta kargua uzten duen kontseilariei ere, María Esther Berruete Lanz eta Leontine Judith Ngo Mbock ahizpak.