Adineko pertsona

Inauterietako maskaren familia tailerra

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauteriak direla eta, Txurdinagabarri Egoitzan ekintza bat antolatu nahi izan dugu, egoiliarrek eta senideek Inauterietako maskarak egiteko tailer bat partekatzeko.

Areto nagusian mahaiak jarri genituen, eta koloretako kartulinak, errotuladoreak, lumak, brillantina eta apaingarriak prestatu genituen, senide eta egoiliar bakoitzak bere maskara sortu ahal izateko, gehien gustatzen zitzaizkien kolore eta apaingarriekin pertsonalizatua.

Senide batzuk mozorrotuta etorri ziren, gure bi begiraleren seme-alabak bezala.

Oso tarte entretenigarria eman genuen maskara bakoitzaren elementuak eta koloreak aukeratzen, eta ondoren emaitza konparatzen.