Adineko pertsona

Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara

Navidades en las residencias y centros de día de Aita Menni

Gabonetako alaitasunak blaitu ditu Aita Menniko adinduentzako Egoitzak eta Eguneko Zentroak.

Aita Menniko adinduentzako zentroak apaindu egin dira Jesus etorrera ospatzeko, eta data hauetako ekintza bereziak antolatu dituzte, erabiltzaileek eta senideek disfrutatzeko.

Girlanda, kolore biziko bola, arbola apaindu, modu bitxian bilduta kutxa eta lazoek apaintzen dituzte gure instalazioak dagoeneko, zentroetako langileen eta erabiltzaileen elkarlanari esker. Leku nagusian, Jaiotza, Jesus jaio zela eta pertsonarik ahulenekin ospitaleetan dugun konpromisoa gogorarazteko.

Ahizpa Ospitalarien Espainiako Eliz Probintziako ama nagusi Sor Matilde Porras animatu gaitu:

“2018ko Gabon hauetan ez dadila inor kanpoan geratu. Praktikatu dezagun ospitalitatea denekin, eta bihurtu ditzagun gure etxe eta harrera lekuak familiaren berotasuna arnasteko toki, alaitasuna eta bakea denongana dugun maitasunaren adierazpena izan daitezen: gaixo eta erabiltzaileak, laguntzaileak,boluntarioak, laikoak, senideak eta ahizpak”.

Eta, espiritu horrekin, artatzen ditugun pertsonek Gabonak modu berezian bizitzea nahi dugu, maitatuak eta lagunduak sentituta.

Zentroak dekoratzen emandako egunen ondoren Gabonetako lehen egun berezia iritsi da, San Tomas eguna, egun errotua benetan, zeina herri musika, kalejira eta, jakina!txistor pixka batez ospatu genuen. Hortik aurrera, egun bereziak eta ekintzak etorriko dira: Eguberri, Urtezahar eta Erregetan eukaristiak izango ditugu, eta egun horietako afaria eta bazkariak menu bereziekin egingo dira. Eguberri bezperan Olentzero eta Mari Domingiren bisita hartuko dugu, ea gozokiak eta opariak ekarriko dizkigute; Errege Magoak ere iritsiko dira urtarrilaren 5ean, bake eta zorion nahia ekartzera, beste oparitxo batekin batera. Bitartean musika eta dantzarako tartea egongo da Eguberri egunean, eta protagonistak gabon kantak izango dira; Urtezahar gauean ere, 2018ko une on guztiak oroituko ditugu, eta topa egingo dugu 2019a are hobea izan dadin.

Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara Iritsi dira Gabonak Aita Menniko Egoitza eta Eguneko Zentroetara  Santo Tomás en la Residencia de mayores Txurdinagabarri  Navidades en las residencias y centros de día de Aita Menni Navidades en las residencias y centros de día de Aita Menni Santo Tomás en la Residencia de mayores Txurdinagabarri