Adineko pertsona

Magia eta umore arratsaldea Txurdinagabarri Egoitzan Mad Martinekin

Magia Topaketa
Magia Topaketa

Joan den maiatzaren 26an, Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako egoitzan magia saio ikusgarri batez gozatzeko aukera izan genuen, Mad Martinen eskutik, Bilboko Udalak, Txurdinagako Merkatarien Elkartearekin lankidetzan, antolatutako XIII. Magia Topaketen barruan.

Magia Topaketak hilean zehar egin dira Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan, eta, jada bosgarren aldiz, Txurdinagabarri Egoitza zenbait ekitaldiren eszenatokia izan da.

Aurten Mad Martin magoak bisitatu gaitu: orain dela urte asko Madrilen bizi den argentinar ilusionista bat da, eta ahoa bete hortz utzi gintuen bere errepertorio zabalarekin eta umorearekin. Mad Martinek mota guztietako objektuak erabili zituen –paineluak, sokak, uztaiak, kartak… eta are uso bat ere– bere emanaldiak lotzeko, gure begietara ezinezkoa zirudiena erraz bihurtzeko.

Publikoak parte hartze oso garrantzitsua izan zuen, magoak Egoitzako egoiliarrak, senideak eta langileak erabili baitzituen bere numero askotan, eta oso une dibertigarriak eta harrigarriak igaroarazi zizkien.

Bere iaiotasuna, jokalekua menderatzea eta umorea nahikoa ez eta, Mad Martinek, gainera, detaile polita izan zuen, gogorarazi baitzuen adineko pertsonek egin dutela posible orain disfrutatzen dugun bizitza.

Amaieran, emanaldira joan ginenon txalo zarta handia eta esker ona jaso zituen.

Exhibición de magia en la Residencia de Personas Mayores Txurdinagabarri de Bilbao