Adineko pertsona

Oñatiko San Martin adineko pertsonen Egoitza kudeatzen hasi gara

Residencia San Martín de Oñate

Urriaren 1etik aurrera, Aita Menni Taldeak Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitza kudeatuko du, herriko Udalaren menpe.

Kudeaketa lortu izanak errekonozimendua dakar gure erakundeak udalerrian egiten duen lan asistentzialari dagokionez, izan ere, dagoeneko Eguneko Zentroko langileak ere kudeatzen ari ginen, gizarte lan eta psikologiako zerbitzuak eskaintzeaz gain.

Oñatiko herriak berriro ere bere adinduentzako gure eredu asistentzial lagunduan konfiantza jarri izanak, halaber, errekonozimendua dakar Arrasateko Aita Menni Egoitzan, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan eta Eguneko Zentroan, Durangoko Barandiaran Egoitzan eta Eguneko Zentroan, eta Villabonako Santtio Egoitzan egiten ditugun zerbitzuetarako, baita Aita Menni ArrasateBergara eta Eskoriatzako eguneko zentroetan, eta Soraluzeko eguneko zentroan egiten ditugunetarako.

Aukera baliatzen dugu gure Kalitate arduradun Susana Fernandez Mongek gidatzen duen lantaldea zoriontzeko, taldeak prestatu baitu beharrezko dokumentazioa San Martin adinduentzako Egoitza eta eguneko zentroko zerbitzuak kontratatzeko eskaintza publikoan aurkeztu ahal izateko.

Hazten jarraitzen dugu, eta gure lan asistentzialean jarraitzeko erronka hartzen dugu gure gain, adinduentzako zaintza eta arretaren mesedetan, gure dispositiboak komunitatera irekitako zentroak izan daitezen, polibalenteak eta multifuntzionalak, askotariko baliabideekin, gure zerbitzu asistentziala eskatzen duten pertsonen behar aldakorretara egokituta.

Oñatiko adinduentzako San Martin Egoitza, ondareari eta kudeaketari dagokienez, aurki, Kabia enpresa publikoaren menpe geratuko da, zeina Gipuzkoako Foru Aldundiko erakunde autonomoa den.