Adineko pertsona

Oñatiko San Martin Egoitzak Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerra hartu du berriro

Taller de Reminiscencia basada en el Fútbol en la Residencia San Martín de Oñate

Iazko esperientzia onaren ondoren, Oñatiko San Martin Egoitza Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren bigarren edizioa hartzen ari da joan den irailaren 24az geroztik.

Tailerra Espainiako Futbolari Beteranoen Ekarteetako Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatzen dute, eta Realeko Beteranoen Elkartearen lankidetza dauka, saioetara Alberto “Bixio” Gorriz eta Michel Loinaz futbolari txuri-urdin ohiak joaten baitira, hainbat material eskaintzeaz gain.

Edizio honetako lehendabiziko saioa joan den irailaren 24an egin zen, eta bertan San Martin Egoitzako hamar bat lagunek parte hartu zuten, FEAFVeko lehendakari Juan Mari Zorriqueta, Tailerraren dinamizatzaile Michel Loinaz, eta Aita Mennik kudeatzen duen Egoitzako Naiara eta Lur profesionalekin batera.

Bi orduko iraupenarekin, saioak astearteetan egingo dira, 12 astez, abenduaren 10era arte. Saioetan erreminiszentziako hainbat dinamika egiten dira, eta futbolari lotutako materialek funtsezko rola jokatzen dute, bereziki Realari lotutakoek, horien artean argazkiak, bideoak, himnoen eta abestien entzunaldiak, eta obejtu historikoak zein modernoak, betiere talde txuri-urdinaren historiari lotutakoak.

Saioetako batzuetan donostiar ekipoko jokalari enblematikoek hartuko dute parte, eta talde osoak eta senideek irteerak egingo dituzte Realak Zubietan dituen instalazioetara eta Anoetako estadiora, gaur egungo plantilla realzalea ezagutzeko.

 

Oñatiko San Martin Egoitzak Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerra hartu du berriro Oñatiko San Martin Egoitzak Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerra hartu du berriro