Osasun mentala

Osasun mentala, munduko osasuna, eskubide unibertsala

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Munduko Eguna da. Data hori dela eta, ‘Hariak’ dokumentalaren zabalkundea egin nahi dugu, zeinean nahasmendu mentalen arreta komunitarioko gure taldeak parte hartu duen, Mondragon Unibertsitateko ikasleekin batera.
Los cuatro protagonistas del documental "Hariak", de espaldas, mirando al mar delante de un pretil de piedra
Los cuatro protagonistas del documental “Hariak”.

Beste urte batez, urriaren 10a ospatu nahi dugu, Osasun Mentalaren Munduko Eguna, bizi dugun errealitatea dokumental baten bidez hurbilduz. Gizartearentzat, oro har, eta bereziki gaixotasun mentala dutelarik artatzen ditugun pertsonentzat hain garrantzitsua den egunari heltzeko, bat egin dugu mundu osoan adostu den leloarekin: “Osasun mentala, munduko osasuna, eskubide unibertsala”. Eta ‘Hariak’ ikus-entzunezko proiektu berria zabalduz egin nahi dugu, zeinean parte hartu baitugu berriro ere Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.

Protagonista moduan agertzen diren lau pertsonek borondatez parte hartu dute, eta libreki eskaini diete egokitzat jo dutena proiektua gauzatu duten MUko hiru ikasleei.

Estigmaren aurkako ‘Zarena Gara’ film laburrarekin egin genuen bezala, eskatzen dizuegu, gustatu bazaizue eta uste baduzue horren zabalkundea lagungarria izan daitekeela osasun mentaleko arazoak (edozein mota eta adierazpenetakoak) dituzten pertsonak zein egunero kolektibo hori babesten ahalegintzen diren profesionalak ikusarazteko, ez izan zalantzarik ezagutzera emateko

Eskerrik asko!

Bideoa: “Hariak”