Adineko pertsona Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Osasun mentala

Ospitalearen ingurunean disfagiaren lanketa hobetzen saiatuz

Ospitalearen ingurunean disfagiaren lanketa hobetzen saiatuz


Disfagia hautemateak pazienteen segurtasuna babesten du; tratamenduak bizitza kalitatea gehitzen du. Aita Menni Ospitalea pauso egokiak ematen hasi da azterketa diagnostiko osatua behar duten pazienteak ezagutzeko

Balorazioaren unearen arabera, kalkulatzen da iktus bat sufritu duten pertsonen %22-80k disfagiaizan dezaketela.Arrazoi hori tarteko, Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak duela zenbait urtetik hona dihardu hori hautematen eta tratatzen. Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak Disfagia Unitate bat dauka dagoeneko. Ospitaleko gainerako arloetan ere ohartu dira degluzioaren arazoa arazo larria dela gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteentzat eta adineko lagunentzat, eta, ondorioz, estrategiak garatzen saiatzen dira beraien bizitza kalitatea hobetzeko.

Faktore askok parte hartzen dute degluzioaren arazoak hautemateko eta tratatzeko orduan. Hirugarren belaunaldiko lodigarriak eta beste aurrerapen batzuk erabili arren, oraindik ere zaila dietaren egokitzapen indibidualizatuak egitea.Baina, zalantzarik gabe, merezi du bide horretan aurrera egitea, pazienteen segurtasunagatik eta zainketen kalitatea hobetzen laguntzen duelako.

Disfagia izateko arriskua duten pazienteak identifikatzen laguntzeko, Marina Pascual logopeda Arrasatera joan zen, Aita Menni Ospitalearen 2018ko lehen saio klinikoa ematera.CENEReko Disfagia Unitateko koordinatzaileak disfagiaren detekzioan eta tratamendu klinikoan duen esperientziaz hitz egin zuen. Bere mintzaldiaren hasieran, irensketa prozesuaren errepasoa egin zuen, oinarri horren gainean erakusteko disfagia zer den, bere ezaugarri nagusiak, nola detektatu eta ondorengo tratamendua.

 

Disfagia eta arriskuak

Qué es la disfagia

Garrantzitsua da penetraziorako edo xurgapenerako arriskurik gehien duten pazienteak hautematea. Penetrazioa gertatzen da elikagai bat arnasbidetik sartzen denean, biriketara iritsi gabe.Fenomeno horrek, kasurik okerrenean, arnasa blokeatzea eta itotzea eragin dezake.Horrez gain, xurgapena gertatzen bada, elikagaia arnasbidearen segurtasun mekanismo guztiak zeharkatzen ditu biriketaraino iritsi arte. Elikagai kantitate handia behin eta berriz xurgatzen bada heriotza gerta daiteke; hondarrak bakterio bihur daitezke eta birika kolonizatu, pneumonia eragin arte.Gainera, xurgapeneko pneumoniak ez dira soilik elikagaiekin gertatzen, ahoaren higiene desegokia ere izan baitaiteke pneumonia baten eragile nagusia.Horrenbestez, ahoaren higiene egokia landu behar da.“Behintzat gaueko garbiketa!”, azpimarratu zuen.

Mintzaldiaren zati bat efikaziaren akatsaren adierazpen klinikoak ezagutaraztera zuzendu zuen ( boloa aho barruan mantentzeko ezintasuna, ezpain zigilu desegokia, bolo bererako hainbat degluzio egin beharra (degluzio zatikatuak), malnutrizioa, deshidratazioa, kolpetik pisua galtzea), eta segurtasunaren adierazpen klinikoak ere aipatu zituen (eztula degluzioaren edozein unetan –eztul isila barne–, faringean bolo partikulak daudelako susmoa edo hondarren bat dagoelako sentsazioa, ahoan hondarrak geratzea degluzioa amaitu eta gero, ahotsaren aldaketak (ahots hezea), oxigeno desaturazioa –≥%3, xurgapena–, penetrazioa).

Disfagiak larritasunaren (funtzionala, arina, moderatua, moderatuki larria eta larria) eta kokapenaren arabera sailkatzen dira.ahokoa (degluzioaren ahoko fasea), orofaringeoa (aho eta faringeko fasea), eta esofagikoa (esofagoko fasea). Disfagia hautemateko hainbat tresna dauzkagu eskuragarri, eta horien artean dago protokolorako proposamen bat, eztabaidarako irekia, zeina orain taldeak aztertzen ari diren gero partekatzeko.

EAT -10, Mini Nutritional Assesment (MNA) tresna azaldu zuen, eta Pere Calve eta kolaboratzaileen Bolumen-Biskositate Miaketa Klinikoaren Metodoa (MECV-V) egiteko sekuentzia esplikatu eta gero, Marina Pascualek AMOrako protokoloaren proposamena deskribatu zuen.

sospecha-de-disfagia

Nola tratatzen da?

Tratamendua izan daiteke konpentsatzailea eta/edo lehengoratzaileaTratamendu konpentsatzailean sartzen dira segurtasun maniobrak, egokitzapen posturalak eta elikagaien testura egokitzea (likidoa, nektarra, eztia, pudinga), bolumena (koilara txikia, ertaina, zopatarako koilara, hurrupa neurria, mokadu neurria) eta tenperatura (hotza, epela, beroa), zapore, kolore, usain eta formez gain.Tresnak ere egokitu behar dira (adibidez, paparra dute edontziak), eta ingurunea aldatzea (telebista itzali distrakzioak ekiditeko, ohea altxatu, etab.). Tratamendu lehengoratzaileak hobekuntza anatomofisiologikoa lortu nahi du, eraiketen bitartez, adibidez pisuen bitartez ezpain zigiluaren efikazia hobetzeko, estimulazio elektrikoa, parafuntzioak desagerraraztea…

Tratamendua, izan ere, esperantzagarria da.Edonola ere, elikadurak eta bere egokitzapenak dute rolik garrantzitsuenetakoa pazientearen nutrizioa eta segurtasuna bermatzeko eta, ondorioz, Marina Pascualek gomendatu zuen argi ibili behar dela elikagai hauekin:

– Testura bikoitzak dituzten prestakinak:zopa pastarekin, barazki zopa, arroz saldatsua, zerealak esnearekin, esnea galletekin, etab.
– Zukua ateratzen duten elikagaiak:likido asko duten frutak, hala nola sandia, meloia, laranja, mandarina, etab.Bonboi beteak, opil beteak, etab.
– Elikagai likatsuak:txikleak, ogi biguna, ogi mamia, gozokiak, erregaliza,
– Zuntza edo filamentuak dituzten elikagaiak:haragi zaindunak, anana bezalako frutak, lekak, etab.
– Elikagai kurruskatsuak edo listua jariatzea zailtzen dutenak:fruitu lehorrak, zerealak, ogia, ogi azala, etab.
– Urtu edo desegiten diren elikagaiak:izozkiak, gelatinak, mouse hotza, etab.